Literatura

2026/09/16 - 12:42

Liburu gutxi ikasgeletan: "Ez baduzu ulertzen irakurtzen ari zarena, galduta zaude bizitzan"

PISA txostenak agerian utzi du Euskal Herriko gazteen irakur ulermenean atzerakada izan dela. Jasone Osoro eta Jon Arretxe idazleek 25 urte daramatzate euren liburuak ikastetxeetan aurkezten, eta ikasgeletan paperezko liburuen presentzia murriztu egin dela sumatu dute. Hala ere, liburu-saltzaileek ez dute salmenten beherakadarik antzeman. Aldiz, irakurtzeko ohituretan aldaketak izan dira: hainbat sortzaile testuak linguistikoki egokitzen hasi dira, eta adinaren araberako egokitzapenei dagokienez, urte bi atzeratzen dituzte; hau da, orain urte batzuk hamar urteko neska-mutilentzako irakurgaiak hamabi urtekoei zuzentzen zaizkie gaur.

1 2 3 ... 20 »
Publizitatea
X