Euskal kulturaren unibertsoak 405 berritasun eta irudi berriarekin irekiko ditu ateak
"Osorik da!" lelopean, Durangoko Azokak 54. edizioa ospatuko du aurten, berrikuntza handiekin. Euskal kulturaren erakusleiho nagusiak, milaka bisitari espero ditu abenduaren 5etik 8ra bitartean, eta, 30 urtetan lehen aldiz, bere erakusmahaien irudia berrituko du, joera berrietara egokitu eta postuak hobeto identifikatzen laguntzeko asmoz. Aurrerantzean, erakusmahaiak egurrezkoak izango dira, eta errotuluetan kolore eta ikono ezberdinak ikusi ahal izango dira, salgai dauden produktuen arabera.
Urtero bezala, kultur arloko ekosistema txiki bat izateaz gain, dibertsio handiko topagune bilakatuko da Durango, produktu eskaintza oso zabalarekin. Guztira, 264 erakusmahai egongo dira, aurreko urteetan baino eskari gehiago jaso dituzten erakusgarri. Produktuei dagokienez, 405 nobedade egongo dira: 273 liburu, 91 disko, 16 aldizkari, 5 ikus-entzunezko eta bestelako 20. Autoekoizleen plazan, bestalde, 14 sortzaile batuko dira, disko, liburu eta ikus-entzunezkoekin.
"DA! PRO" egitasmoa aurtengo beste berrikuntza garrantzitsuenetako bat izango da. Durangoko Azokak Euskal Herriko programatzaile eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko topaketa antolatu du, lehen aldiz, Musika Bulegoarekin elkarlanean. Ostegun honetan izango da, goizean zehar. Durangoko Azokaren lehen eguneko egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.

Ikasle Goizak emango dio hasiera azokari, eta, urtero bezala, hamaika ekintzak hartuko dute lau egunez Durango. Testuinguru horretan, 8 emakumezko poesia liburua, Felipe Juaristiren Erbesteko elurra, Miren Agur Meaberen Hezurren erretura eta beste hainbat lan aurkeztuko dituzte Ahotseneko solasaldietan.
Ahotseneko zuzenekoak, berriz, 15:00etan hasi eta 19:40an bukatuko dira, eta, besteak beste, Xabi Bandini eta Willis Drummon izango dira bertan.
Ikasleen Goiza aitzakiatzat hartuta, Euskal Editoreen Elkarteak "Liburu bat egingo dut" tailerra eskainiko du gaztetxoentzat. Zineuskadik eta Pixelatuk, berriz, "Soinu efektuak zinemagintzan" tailerra eskainiko dute.
"Kikarakada" proiektua ere aurkeztuko dute. Proiektu horren bitartez, Lesbosko haur errefuxiatuei hezkuntzarako azpiegiturak eraikitzeko baliabideak ematea dute helburu sortzaileek.
En Tol Sarmiento (ETS) taldeak Plateruena Kafe Antzokian emango duen kontzertuak itxiko du azokaren lehen eguna.
Bigarren egunean, Azokaren II Sorkuntza Beka nork edo nortzuek irabazi duten emango dute jakitera. Aurtengo gaia musika izango da. Bekaren zenbatekoak sormen prozesuari eta haren ondorengo gauzatzeari laguntzea du helburu, eta proiektu bakarra sarituko da, lehiaketa bidez. Halaber, iazko talde irabazleak bere proiektua aurkeztuko du: AtopiaRPG, euskaraz sortu eta argitaratutako lehen rol jokoa.
Larunbatean, azokaren hirugarren egunean, azokak eskainiko dituen hitzorduak ez galtzeko modukoak izaten jarraituko dira. Izen handiz beteko dira Ahotseneako hitzaldiak, eta, Ene Kantak taldeak Saguganbaran eskainiko duen kontzertuarekin, etxeko txikienek ondo baino hobeto pasatzeko aukera izango dute.
Azokaren azken egunean ekitaldi kopuruak ez du behera egingo. Aurten, Maider Zabalegiren kontzertua izango da azken ekitaldia, Plateruena Kafe Antzokian. Oiartzuarrak bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du: Bidean.
Ipar Euskal Herritik datozen ekoizpenak oso presente izango dira Azokaren 54. edizioan, Lapurdi, Behenafarroa eta Zuberoatik etorritako 40 ekoizpen baino gehiagorekin. Zehazki, 23 liburu, 13 disko, hiru disko-liburu eta Seaskako ohiko egutegia aurkitu ahal izango dira.

Oier Zuñiga artista iruindarrak egin du Durangoko Azokaren aurtengo edizioko kartela, eta, bertan, Azoka posible egiten duten osagai nagusiak agertzen dira. Kartelak lau zati bereizten ditu, eta bakoitzak ezaugarri bati egiten dio erreferentzia: burua (sormena), bularra (hedapena), gerria (hartu eta eman) eta hankak (akzioa eta mugimendua).
Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak leloari buruz azaldu duenez, "Durangoko Azoka ekosistema berezi bat da. Gune, babesle eta eragile ezberdinen artean antolatzen da. Sortzaile, hartzaile, argitaletxe, autoekoizle, diskoetxe eta bisitariok partekatzen dugu. Gazte, heldu, ume, ikasle, langile, erretiratu, kuadrilla... denona da. Literatura, musika, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak, kultura digitala... hori dena osotasun bat da. Durangoko Azoka osorik DA!".
Azkenik, antolatzaileek Durangora garraio publikoan joateko deia egin diete bisitariei, baina, ibilgailu pribatuan bertaratuz gero, Azokak doako autobus anezka zerbitzua eskainiko du Iurretako eta Landako aparkalekuen artean. Azokak 668 450 euroko aurrekontua du, eta horiekin 200 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.
Juanjo Menak agur esango dio publikoari aurten
Gasteizko orkestra-zuzendariaren aurtengo kontzertuak “podiumetik” egingo dituen azkenak izango dira, eta egindako bidea gogoratu nahi du berorietan. Alzheimerra detektatu ziotela iragarri zuen 2025eko urtarrilean.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Musikaria The National taldeko gitarristarekin eta Triple Sun taldeko kidearekin ari da bere hurrengo lana ontzen, Senperen. Bon Iver, Sufjan Stevens, Bruce Springsteen, Nick Cave, Taylor Swift eta Madonna musikariekin zein Labèque ahizpekin aritutako musikariek parte hartuko dute saioetan.
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.