Gatiburen azken agurra, audientzian lider ETB1en
Musikarik, dantzarik eta festa girorik ez zen falta izan atzo bi ordu eta erdiz BECen. Talde bizkaitarra arrakastara eraman zuen 'Musturrek sartunde' kantuarekin amaitu zen askoren oroimenean iltzatuta geratu den kontzertua.
Agur ahaztezina. Hiru egun taula gainean, bere ibilbide oparoan zehar lortu dituen milaka jarraitzaileei agur esateko. Horrelaxe eman zion atzo amaiera Gatibu taldeak bere jardunari.
ETB1ek, Primeranek eta orain.eus-ek eman zuten kontzertua, zuzenean, eta lider izan zen Alex Sarduiren taldea telebistako saioan.
Bada urtebete pasatxo iragarri zutenetik 2026an agertokiak utziko zituztela. Horretarako, BECen hiru kontzertu antolatzea erabaki zuten, 25 urte hauetan taldea gertutik jarraitu duten zale guztiak agurtze aldera.
Inork ez zuen atzoko hitzorduan hutsik egin. Bi ordu eta erdiko festa izan zen, musikaz eta dantzaz betea.
Gernika eta Palestinaren aldeko keinuak eta aste honetan hil den Extremoduroko abeslari Robe Iniestari omenaldia ere izan ziren.
Amaitzeko, talde bizkaitarra arrakastara eraman zuen Musturrek sartunde kantua.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da