‘Richard zikoina’ filma euskaraz estreinatuko dute ostiralean zinemetan
Zinema Euskaraz Zineuskadi elkarteak sustatzen duen programaren bitartez, "Richard Zikoina" filma euskaraz iritsiko da zinema aretoetara ostiralean, maiatzaren 12an. Hain zuzen, Errenterian (Niessen), Iruñean (Golem Morea), Barakaldon (Max Ocio), Durangon (Zugaza), Bilbon (Zubiarte, Multicines eta Golem Alhondiga), Donostian (Principe), Lasarten (Urbil, Cinesa) eta Gasteizen (Florida) estreinatuko dute pelikula euskaraz.
Zineuskadik jakinarazi duenez, Toby Genkel eta Reza Mema alemanek zuzenduriko filmak Richarden istorioa kontatzen du, zikoinek hezitako txolarre umezurtzarena, bere burua zikoinatzat daukana. Negua iritsitakoan, zikoina familiak txolarrea dela eta basoan geratu behar duela kontatuko dio, ez baitu Afrikarainoko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango.
Orduan, Richardek benetako zikoina dela erakutsi nahiko die, bidaia luzea bere kabuz eginez. Bidaian zehar lagun berriak egingo ditu, eta abentura zirraragarriak bizi.
Zure interesekoa izan daiteke
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da