Zinema
Angelina Jolie eta Louis Garrel Zinemaldira etorriko dira
Rebordinos: "Aurten nahikoa glamour dago, baina oraindik sorpresak egon daitezke"
Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioaren hasieraren bezperan, "sekulako giroa" egongo dela iragarri du Jose Luis Rebordinos zuzendariak iragarri du, eta "pasioa eta aniztasuna" hitzak erabili ditu aurtengo egitaraua definitzeko.
Robert Redford hil da, 89 urte zituela
Ikusi "Subsuelo" filmaren trailerra
Fernando Francoren film berria Seminci Valladolideko jaialdian estreinatuko dute, urrian. Thriller psikologikoa Kowalski euskal ekoiztetxearen koprodukzioa da, eta EITBren parte-hartzea du.
“Gaua” Paul Urkijoren filmak irekiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Donostian
Zinema jaialdiaren 36. edizioa urriaren 31tik azaroaren 7ra egingo dute, eta “Decorado” animaziozko euskal filma ere lehiatuko da Sail Ofizialean. Abonuak urriaren 23an jarriko dituzte salgai, eta sarrera solteak, urriaren 27tik aurrera.
Jende ilara luzeak lehen ordutik Zinemaldirako sarrerak erosteko
Pertsona ugari hurbildu dira goizean Kursaalera, Donostiako Zinemaldiaren 73. ediziorako sarrerak erosteko asmoz. Sarrerak arin erosten ari dira, eta ilarak azkar doaz aurrera.
Salgai dira jada Zinemaldirako sarrerak
Online edo leihatiletan aurrez aurre erosi ahalko dira, eta modu mailakatuan salduko dituzte; igandean hilaren 19, 20 eta 21erako txartelak bakarrik erosi ahalko dira.
Ikusi "Popel" Oier Plazaren dokumentalaren trailerra
Filmak Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioko Zinemira sailean parte hartuko du, eta azaroaren 4an iritsiko da zinema aretoetara.
Mariana, Ariana, aretoetan espero zaituztegu
Irati Gorostidik "Arcoíris 82" erakusketa inauguratu du Tabakaleran
Erakusketak Aro berria (2025) pelikula filmatzean sortutako material argitaragabea du abiapuntu. Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean estreinatuko den filmean, Gorostidik 1980ko hamarkadan Ultzaman (Nafarroa) finkatutako Arco Iris komunitatea du hizpide.
“Singular” Alberto Gastesiren filma Sitgesen estreinatuko dute
Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey protagonista dituen film luzea Fantasiazko Zinema Jaialdiaren 58. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko da, Kataluniako herrian.
"Karmele" filmaren trailerra
Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira Asier Altunak zuzendu duen pelikularen aktore protagonistak. Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da film luzea, eta urriaren 10ean iritsiko da zinema aretoetara.
Horrelakoa da "Decorado", Uniko Bilboko estudioaren film berria
Alberto Vazquezek zuzendutako animaziozko film luzea Fantastic fest jaialdian estreinatuko dute irailean, AEBetan, eta urrian Sitgeseko zinema jaialdian lehiatuko da.
Jim Jarmuschek irabazi du Veneziako Urrezko Lehoia, 'Father Mother Sister Brother' filmarekin
The voice of Hind Rajab filmak, Israelen eraso batean sei urteko neskato palestinar baten heriotza kontatzen duenak, Zilarrezko Lehoia eskuratu du Veneziako 82. Zinemaldian, epaimahaiak zuzendari onenari ematen dion saria.
Donostiako Zinemaldiak "Netanyahuren gobernua gauzatzen ari den sarraski ikaragarriak" arbuiatu ditu
Ruth Perez de Anucita Zinemaldiko Komunikazio arduradunak "Gazako genozidioari buruz" manifestua irakurri du gaur, Zinemaldiaren 73. edizioaren aurkezpen ekitaldian.
Juliette Binoche, Matt Dillon, Colin Farrell, Richard Linklater eta Renate Reinsve Zinemaldira etorriko dira
J. A. Bayona kataluniar zuzendaria izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua. Paul Dano, Maria de Medeiros, Erward Berger, Claire Denis, Agnieszka Holland eta Ron Perlman ere etorriko dira Donostiara, besteak beste, Esther García eta Jennifer Lawrence Donostia saridunez gain.
Ikusi “Hombre bala” Mikel Erentxuni buruzko dokumentalaren trailerra
Anuska Ariztimuñok zuzendu duen pelikula Zinemaldian estreinatuko dute, eta donostiar musikariaren “alderik humanoena, arrakasta goiztiarra, artista moduan lupetzatik egindako zeharkaldia eta senide eta lagunekiko harremana” erakusten du.
Euskal zinemako lau film ertain historiko eta Stanley Kubricken zein Manoel de Oliveiraren lanak, Klasikoak sailean
Zinema unibertsalaren historiako klasiko zahar eta modernoak berreskuratzen dituen atalak Ehun metro, Hamaseigarrenean aidanez, Zergatik panpox eta Oraingoz izen gabe euskal klasikoen bertsio zaharberrituak aurkeztuko ditu, besteak beste.
Mirentxu Loyarte zinemagilea zendu da
Iruindar zinemagileak “Irrintzi” filma zuzendu zuen 1978an. Iratxe Fresneda zuzendariak haren lana arakatu zuen Irrintziaren oihartzunak 2016ko pelikulan.
EITBk Zinemaldiari emandako babesa berritu du, euskal ekoizpenek presentziarik handiena duten urtean
25 lanek dute EITBren parte-hartzea, tartean, Sail Ofizialean proiektatuko diren euskarazko hirurek: Maspalomas eta Karmele filmek eta Zeru ahoak serieak. Euskal zinemaren presentzia historikoa izango da Zinemaldiaren 73. edizioan.