Segurtasun Pribatuko Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontrol gehiago jarriko zaizkie detektibeei, eta espioitza mugatuko da

Kataluniako ustezko espioitza politikoaren kasuak araudian aldaketak egitera bultzatu du Espainiako Gobernua.
Aurreko Ministro Kontseilu bateko irudia. Gaur ez da bertan izango Luis de Guindos. Argazkia: EFE

Ministro Kontseilua Espainiako Segurtasun Pribatuko Legearen aurreproiektu berria izapidetzen hasiko da ostiral honetan. Kataluniako ustezko espioitza kasuak araudian aldaketak egitera bultzatu du Espainiako Gobernua, eta detektibe pribatuen jardunari mugak jartzea eta zenbait kasutan espioitza debekatzea du helburu lege berriak.

Gai horiek arautzen dituen legea 1992koa da, eta hainbat aldaketa proposatu ditu Espainiako Gobernuak sektorea egungo egoerara moldatzeko; izan ere, azken urteetan asko hazi da. Halaber, teknologia berrietara egokitu behar dutela uste du Gobernuak.

Jorge Fernandez Diez Espainiako Barne ministroak lege berriaren gaineko xehetasunak eman zituen martxoaren 12an Diputatuen Kongresuko batzorde batean. Bertan azaldu zuenez, lege berriak detektibe pribatuei eragingo die, eta horien jardunari mugak jartzea izango du helburu.

Hala, detektibe pribatuek "zuhurtziaz" aritu beharko dute ikerketa egiten ari diren bitartean, eta, besteak beste, kasu bakoitzean egiten ari diren lanaren zilegitasuna zaintzeko ardura izango dute. Halaber, ikerketa bakoitza Estatuko segurtasun indarren esku egongo den liburu batean erregistratu beharko dute, eta txosten bat egiteko betebeharra izango dute.

"Lege berriak ez du inola ere segurtasun publikoaren pribatizazioa ekarriko", Jorge Fernandez Diezen hitzetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X