Galdeketa Katalunian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mariano Rajoyri bilera eskatu diola jakinarazi du Artur Masek

Kataluniako presidenteak esan du batzartzeko data jartzea baino ez dela falta, baina Espainiako Gobernuko presidenteak bilera egiteko borondaterik ez duela iritzi dio.
Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE

Artur Mas Kataluniako presidenteak iragarri du Mariano Rajoyrekin bilera egiteko "eskaera eginda" dagoela eta batzartzeko data jartzea baino ez dela falta. Alabaina, Espainiako Gobernuko presidenteak bilerarako datarik jarriko ez duen susmoa daukala erantsi du.

Horrez gain, Kataluniako Parlamentuko kontrol-saioan Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidenteak egindako galdera bati erantzunez, azaroaren 9rako deituta dagoen galdeketarako "B planik" ez daukala nabarmendu du.

Albiste gehiago politika

Gehiago kargatu