Galdeketaren kontrako balizko betoaz ez espekulatzea aldarrikatu dute
Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak uko egin dio Kataluniako galdeketari ezar diezaioketen betoari buruz eta ERCk Kataluniako Gobernuan izan dezakeen toki berriaz hitz egiteari. Horren esanetan, "Kataluniako Gobernua ez da espekulazioetan sartuko".
Kataluniako gaiarekin lotuta, Espainiako Gobernuak bi helegite aurkeztuko ditu Auzitegi Konstituzionalaren aurrean: bata, galdeketa deitzeko dekretuaren kontra, eta, bestea, galdeketa legearen aurka. Espainiako Gobernuaren helegiteez galdetuta honakoa adierazi du: "Gobernuak badaki Auzitegi Konstituzionalak zenbat denbora behar duen erabaki bat hartzeko eta, hori dela eta, harrituta nago. Ikusiko dugu zer gertatzen den".
Bestalde, ERC alderdiak Kataluniako Gobernuan izan dezakeen parte-hartzea ere hizpide izan du: "Erabakiak hartzeko eta horiek gauzatzeko garaian gaude. Ez da espekulatzeko unea".
Espainiako Gobernuak bi helegite aurkeztuko ditu Auzitegi Konstituzionalean
Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako Alderdi Popularreko buruak ostegun honetan iragarri duenez, Espainiako Gobernuak helegite bikoitza aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean.
Rac1 irrati kateari eskainitako elkarrizketan, bi helegiteak astebeteko epean aurkeztuko direla aurreratu du, hain zuzen ere, Kataluniako Parlamentuak Galdeketa Legea onartu eta gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri