A9-ko kontsulta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konstituzionalak atzera bota ditu Parlamentaren errekusazioak

Auzitegiaren arabera, "ezin da epaile bat errekusatu gai baten inguruan erabakia hartu aurretik irizpide juridikoa agertu zuelako".
Auzitegi Konstituzionala.
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EiTB

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu Kataluniako Parlamentuak, inpartzialtasun faltagatik, Francisco Perez de los Cobosen eta Pedro Gonzalez-Trevijano epaileen kontra egin zituen errekusazio eskariak.

Aurreko ostegunean onartu zuen Parlamentuko Mahaiak errekusazioak aurkeztea, Espainiako Gobernuak Kataluniako kontsulten legearen eta deialdiaren dekretuaren kontra jarri zituen helegiteen prozesuaren baitan.

Auzitegi Konstituzionala asteartean hasi zen gaia aztertzen, eta aho batez erabaki du ez dagoela arrazoirik epaileen inpartzialtasuna zalantzan jartzeko.

Francisco Perez de los Cobos auzitegiko presidentearen kasuan, Konstituzionalak gogorarazi du ezin duela epairik eman 2013ko irailean ebazpena eman zuen gai beraren inguruan. Izan ere, atzera bota zituen Kataluniako Parlamentuaren eta Generalitatearen errekusazioak.

Ukatu egin du Perez de los Cobosek 2005ean, Konstituzionalean sartu aurretik, egindako adierazpen batzuk "inpartzialtasuna urratzen dutela".

Gainera, auzitegiaren arabera, "ezin da epaile bat errekusatu gai baten inguruan erabakia hartu aurretik irizpide juridikoa agertu zuelako".

Zure interesekoa izan daiteke

Ibone Bengoetxea Legebiltzarrean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibone Bengoetxea: "Munduko txapelketa ekartzeko marra gorria akordio orekatua da"

Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateari buruz galdetu dio Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. FIFAren baldintzak "ez dira gutxi, ezta txikiak ere", Bengoetxearen hitzetan, eta hirietako mugikortasuna mugatzea edo munduko txapelketak "hiriko beste ekitaldi propioekin" bat ez egitea nabarmendu du horien artean. Eusko Jaurlaritzak "ez du txeke zuririk sinatuko, ezta hankak, eskuak eta ahoa lotuko ere", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X