Konstituzionalak bertan behera utzi du ebazpen independentista
Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du izapidetzea Espainiako Gobernuak Kataluniako Parlamentuaren ebazpen independentistaren aurka aurkeztutako helegitea.
Horren ondorioz, ebazpena automatikoki bertan behera geratu da, auzia ebatzi bitartean.
Estatuaren Abokatutzak gaur bertan aurkeztu zuen helegitea, eta, ondoren, Konstituzionalak premiazko bilera egin du.
Era berean, ebazpen independentistarekin aurrera jarraituz gero, erantzukizun penalak izango dituztela ohartarazi die Konstituzionalak Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteari, Carme Forcadell Parlamentuko presidenteari eta beste 19 goi-karguduni. Espainiako Gobernuak berak eskatu dio auzitegiari ohartarazpen hori egitea.
Nolanahi ere, auzitegiak ez ditu aintzat hartu Espainiako Gobernuaren eskaera guztiak. Adibidez, ez du aipatu Auzitegi Konstituzionalaren Legearen (LOTC) 92.4. artikulua ezarriko ote duen, hau da, aipatutako 21 pertsonak kargugabetuko dituen.
Gainera, ez du zehaztu zein izango litzatekeen 21ei egotziko liekeen delitua. Estatuko Abokatutzak desobedientzia leporatu die helegitean.
Idatzi horretan, Kataluniako Parlamentuaren adierazpenak Konstituzioaren hainbat artikulu (1.2, 2, 168, 1.3, 1.1, 9.1, 164 eta 23) "argi eta garbi" urratzen dituela salatu du Espainiako Gobernuak.
Rajoy, "pozik"
Konstituzionalaren erabakiaren berri izan ondoren, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea "oso pozik" agertu da, epaileen "bizkortasuna" ikusita, Moncloatik jakinarazi dutenez.
"Honek erakutsi egiten du gure erakundeen indarra, demokraziaren sendotasuna eta legearen inperioa", gaineratu du.
Generalitateak Parlamentuaren aginduak baino ez ditu beteko
Bestalde, Neus Munte Generalitateko presidenteorde eta bozeramaileak aurreratu du Kataluniako Parlamentuaren aginduak baino ez dituztela beteko, "subiranoa" baita.
Halaber, Konstituzionala kataluniarren "askatasun nahiak isilarazteko" erabili izana egotzi dio Espainiako Gobernuari.
"Gure borondatea da ebazpen independentistarekin aurrera jarraitzea. Arrazoiak argiak dira: Parlamentu subirano baten agindua da hori", nabarmendu du.
Konstituzionalak ohartarazitako 21 goi-kargudunak

(Argazkia: EFE)
Hain zuzen ere, hauek dira Auzitegi Konstituzionalak ohartarazitako 21 goi-kargudun kataluniarrak:
- Carme Forcadell Parlamentuko presidentea
- Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea
- Lluis Corominas Parlamentuko Mahaiaren lehen presidenteordea
- Jose Maria Espejo-Saavedra Parlamentuko Mahaiaren bigarren presidenteordea
- Anna Simo lehen idazkaria
- David Perez bigarren idazkaria
- Joan Josep Nuet hirugarren idazkaria
- Ramona Barrufet laugarren idazkaria
- Pere Sol Parlamentuko idazkari nagusia
- Neus Munte Generalitateko presidenteorde eta Ongizate Sozialeko kontseilaria
- Francesc Homs Presidentetza kontseilaria
- Borras Gobernazio kontseilaria
- Andreu Mas-Colell Ekonomia eta Hazkunde kontseilaria
- Irene Rigau Hezkuntza kontseilaria
- Boi Ruiz Osasun kontseilaria
- Jordi Jane Barne kontseilaria
- Santi Vila Lurralde kontseilaria
- Ferran Mascarell Kultura kontseilaria
- Jordi Ciuraneta Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikadura kontseilaria
- Felip Puig Enplegu kontseilaria
- Germa Gordo Justizia kontseilaria
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.