EAE-ko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak; Podemos eta EH Bildu, berdinduta

'EiTB Focus' inkestaren lehen atalak hauteskunde autonomikoen boto-asmoari heldu dio. Horren arabera, EAJk 27 ordezkari lortuko lituzke; Podemosek eta EH Bilduk, 15na; PSE-EEk, 10; PPk, 7 eta C'sk, 1.
18:00 - 20:00
EAJk irabazi lituzke hauteskundeak, 27 eserlekurekin

EAEko hauteskundeak gaur egungo balira, EAJk irabaziko lituzke eta Podemos Euskadik eta EH Bilduk eserleku kopuru bera lortuko lukete. Hori da 'EiTB Focus'k boz autonomikoen harira herritarrek duten boto-asmoari buruz egindako inkestaren ondorio nagusia. Galdeketaren arabera, EAJk 27 eserleku lortuko ditu Eusko Legebiltzarrean; bigarren postuan lehia estua aurreikusi du inkestak, Podemos Euskadik eta EH Bilduk 15na eskuratuko bailukete. PSE-EEk 10 ordezkari izango lituzke ganberan; PPk, 7; eta Ciudadanosek, bakarra.

Euskal Irrati Telebistak 'EiTB Focus' boto-asmoaren inguruan egindako inkesta publiko handiena kaleratu du 2016ko apirilaren 21 honetan. Herritarrek hainbat gairen inguruan duten iritzia ezagutzeko asmoz, beste hainbeste galdeketa egingo ditu euskal komunikazio taldeak. Emaitzok aletzeko programazio berezia prestatu du ETBn eta Radio Euskadi, Radio Vitoria eta Euskadi Irratia irratietan. Horrez gain, eitb.eus-eko webgune berezian inkestaren nondik norako guztiak kontsultatu daitezke.

Gizaker inkesta-etxeak EiTBko albistegi zerbitzuetarako egindako ikerketak zatika eskainiko ditu Euskal  Irrati Telebistak. Bi alor izango ditu azterketak: bata, gai egonkorren ingurukoa (boto-asmoa, batez ere), eta bestea, gai tematiko bati buruzkoa. Hain justu, hezkuntzaren ingurukoa izango da lehen atal tematikoa.

estimación escaños eitb focus euskeraz

2016ko EAEko hauteskundeak

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurten egin beharreko bozetan zein alderdiren alde egingo duten galdetu diete herritarrei. Horren arabera, galdekatutakoen % 35ek EAJri emango lioke botoa. Jeltzaleek 2012ko emaitzak apur bat hobetuko lituzkete, gainera. Podemos Euskadik botoen % 19,1 eskuratuko luke, eta eserleku kopuruan EH Bildurekin berdinduta geratuko litzateke (abertzaleek babesa galduko dute, 2012ko hauteskundeekin alderatuta). PSE-EEk zartakoa hartuko luke sei ordezkari galdu eta 10ekin geratuta. PPk ere hiru ordezkari gutxiago izango lituzke (7), eta UPyDk 2012tik duen ordezkaria galduko luke, Ciudadanosen mesedetan.

eitb focus boto asmoa euskeraz

Lurraldeka, EAJk irabaziko lituzke bozak Araban, eta Podemos Euskadi bigarren indar izango litzateke. Hirugarren postuan, berdinduta egongo lirateke EH Bildu eta PSE-EE. Ciudadanosek eskuratuko luke UPyDk 2012an lortutako ordezkaria.

estimación escaños araba euskeraz eitb focus

Bizkaian, jeltzaleek garaipen sendoa eskuratuko lukete, 11 legebiltzarkiderekin. Podemos Euskadik bost ordezkari izango lituzke; EH Bilduk, lau; PSE-EEk, 3; eta PPk, 2.

EiTB Focus Bizkaia euskaraz

Gipuzkoan ere EAJ nagusi 9 eserlekurekin. EH Bilduk 7 izango lituzke; Podemosek, 5; PSE-EEk, 3; eta PPk, 1.

estimación escaños gipuzkoa euskeraz eitb focus

Balizko itunak

Euskal herritarrek gobernua osatzeko nahiko lituzketen itunei buruz galdetuta, ondoko hauek lehenetsi dituzte galdetutakoek: EAJren eta EH Bilduren arteko bat aipatu dute gehienek. Gero, jeltzaleen eta sozialisten artekoa; eta hirugarren aukera moduan, Podemos Euskadik eta EH Bilduk osatutakoa.

eitb focus itun gogokoenak euskeraz

Buruzagi politikoei eta balizko lehendakarigaiei buruz duten iritzia itaunduta, bestalde, honako zerrenda azalarazi du 'EiTB Focus'ek:

eitb focus liderrak euskeraz

Lehendakaria nor izatea nahi duten ere galdetu diete herritarrei. Hauexek dira gehien atera diren izen-abizenak (zerrenda itxirik ez diete eman):

focus eitb lehendakaria nor izango den euskeraz

Fitxa teknikoa

Inkesta EAEn egin da, 1.200 lagunen artean (laurehun bana lurralde bakoitzeko), % 95eko konfiantza mailarekin.

Eremu ikerketari dagokionez, 2016ko apirilaren 13 eta 14 egunen artean egindako lana izan da, telefono bidezko elkarrizketen bidez.

Ildo horretan, analisi kuantitatiboa erabili dute ikerketa egiteko, telefono bidezko elkarrizketen teknikarekin.

Inkesten % 21,1 euskaraz izan dira eta gainerako % 78,9 gaztelaniaz. Inkestaren batez besteko iraupena 11 minutukoa izan da.

Biharkoa, Hauteskunde Orokorren ingurukoa

Apirilaren 22an, EiTBk ezagutzera emango ditu agian izan daitezkeen Hauteskunde Orokorrei begira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako boto-asmoaren inguruan 'EiTB Focus'ek egindako inkestaren datuak. Halaber, ostiral gauean, 'En Jake 200' saio bereziaren barruan, eta larunbatean zehar, hezkuntzaren inguruan herritarrek duten iritziaren nondik norakoak eskainiko ditu EiTBk.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X