Zapata absolbitu egin dute Irene Villari buruz egindako txioengatik
Auzitegi Nazionaleko (AN) Zigor arloko Salak Guillermo Zapata Ahora Madrideko zinegotzia absolbitu du Irene Villari buruz botatako txioengatik zabaldutako auzian. 2011n Twitterren botatako mezu batean terrorismoaren biktimak iraindu zituelakoan, Zapataren kontrako auzibidea abiatu zuen ANk, eta orain errugabea dela ebatzi dute epaileek. Hiru aldiz artxibatu dute Zapataren kontrako auzia.
Alfonso Guevara, Angeles Barreiro eta Antonio Diaz Auzitegi Nazionaleko epaileen arabera, Zapataren txioak "gaitzesgarriak dira, baina ez zigor arloan". Dignidad y Justicia erakundeak urtebete eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra eskatzen zuen Zapatarentzat eta Fiskaltzak, ostera, ez zuen zigor eskaririk egin.
Zapatak ahozko saioan azaldu zuenez, bere asmoa ez zen inor iraintzea, eta txikitatik entzundako txiste bat jarri zuen sare sozialean, umorearen mugaren inguruan izandako eztabaida baten baitan.
Epaileek umore makabroaren baitan kokatu dute Guillermo Zapataren txioa, baina ez dagoela deliturik ebatzi dute. Gainera, Auzitegi Nazionalak azpimarratu du Auzitegi Gorenak ezarritako doktrinaren arabera umiliazio delitua egoteko mespretxua egon behar duela eta kasu horretan ez zela horrelakorik egon.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak hirugarren aldiz artxibatu zuen Guillermo Zapata Ahora Madrid plataformako zinegotziaren aurka zabaldutako auzia, Irene Villari buruz, 2011an, publikatutako txio baten harira. Gerora, ordea, Zigor Arloko Hirugarren Salak Guillermo Zapata epaitzeko agindu zion Santiago Pedraz epaileari.
draz epaileari. draz epaileari. draz epaileari.Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Gaur egingo dira Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"