Armagabetzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espagnacen armagabetzeari buruzko bertsioa ezbaian jarri du Ortuzarrek

EBBren presidentearen ustean, "eleberrien moduan" kontatu du gertatutakoa senatari sozialistak Radio Euskadiko atzoko elkarrizketan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ortuzarrek dio askoren auzolana izan dela

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, Frederique Espagnacek atzo, astelehena, armagabetzea egin aurretik egindako lanez emandako azalpena ez dator bat errealitatearekin. Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa batean, gertatutakoa "askoz ere konplexuagoa" izan dela ziurtatu du Ortuzarrek eta, bere ustean, Espagnacek "eleberrien moduan" kontatu du. Jeltzaleak onartu du, senatari sozialistak egin zuen bezala, armagabetzea ez legokeela burututa egongo Frantziak esku hartu izan ez balu. "Espainiak Frantziari ezetza eman balio, ere ez", erantsi du.

Horren ildotik, ados agertu da bakearen artisauek emandako bertsioarekin, hau da, Frantziako Gobernuak ez zuela erantzunik emandako armagabetzea burutzeko 48 ordu lehenago; "hori hala izan da". "Beste gauza bat litzateke Gobernu frantziarrean bestera ulertzen zuenik egotea", gaineratu du. Ortuzarren iritzian, Espagnacek "dominak" lortzeko lehiaren testuinguruan egin dituela adierazpenak, eta kontuan hartuta Frantziako hauteskundeen atarian daudela. "Ez dut ika-mikarik eragin nahi; armagabetzea ondo egin da, listo".

Matteo Zuppi Boloniako artzapezpikuaren  parte-hartzearen eta Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak horren kontura esandakoen harira, Ortuzarrek esan du Zuppirengandik gertuago ikusten duela bere burua. "Batzuetan, fededun eta katoliko gisa, zur eta lur geratzen naiz euskal gotzainak esaten duten gauza batzuen aurrean", adierazi du, Munillaren esanen gainean. "Guk San Egidioko komunitatearekin lotura daukagu, Zuppirekin lan egin dugu, badakigu zein den haien jarrera, euskal aferaz ez ezik, errefuxiatuez ere, eta bat gatoz Eliza horrekin".

Hemendik aurrera eman beharreko pausoez ere aritu da EBBren presidentea. Zehatz-mehatz, berehala heldu beharreko esparruetako bat preso gaixoen egoera da. "Ez gara espetxe-politikaz ari, giza mailako gai bat da", "berehala heldu behar zaio". Edonola ere, Ortuzarrek "giro egokia sortzea" ezinbestekotzat jo du sakabanaketa ere, esaterako, konpontzeko.

EPPK-k zabaldutako azken agirian, presoak Langraitzeko espetxera ekartzeko eskatu du. Ortuzarrek horren harira esan duenez, "litekeena da eskatzen duten hori modu mailakatuan eman behar diren azken pausoa izatea".

 

"Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du"

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 17/06/2026.- El portavoz de EH Bildu, Pello Otxandiano, en el estrado durante un pleno del Parlamento Vasco monográfico, promovido por EH Bildu, para debatir sobre políticas que garanticen la seguridad vital en un contexto internacional de guerras y de grandes transformaciones mundiales, que requieren afrontar medidas para combatir el encarecimiento de la vida, mejorar los servicios públicos y responder a las "emergencias de cuidados y vivienda". EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Justizia sailburuak botere publikoek eragindako torturaren biktimen egiaren, justiziaren eta duintasunaren alde lan egiteko deia egin du Legebiltzarrean

Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak tortura botere gehiegikeria izan zela esan du, eta erabat gaitzetsi du. Horren hitzetan, Ebaluazio Batzordeak 183 biktima aitortu ditu ofizialki. Egiari Zor eta Berridatzi biktimen elkarteak ere izan dira Legebiltzarrean, eta biktimen aitortza eskaerak aurkezteko epeak zabaldu eta 1960tik gaurdainoko kasuak aitortzeko eskatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bengoetxeak, ETSri emandako laguntzari buruz: “Arrakasta kulturala lagundu behar da, eta ez zigortu”

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak ETS talde arabarrari emandako dirulaguntzak babestu ditu, ehundik gora musikarik zalantzan jarri ostean. Horren hitzetan, "arrakasta kulturala ez da zigortu behar, lagundu baizik". Horrela erantzun dio sailburuak Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin dion galderari.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatutua bete eta "beste fase bat" irekitzeko eskatu dio Pradalesek Sanchezi

Pradales lehendakariak mezu argia igorri dio Espainiako Gobernuari eta Pedro Sanchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Pradalesen esanetan, "asko dago oraindik egiteko", eta "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" behar dira orain. Lehendakariaren arabera, "adostutako guztia bete behar da konfiantza politikoa mantentzeko". Pradalesek gogorarazi du Sanchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”

EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak azaldu ditu. Horren hitzetan, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko ados jarri dira EH Bildurekin, bere bazkidea den PSE-EE alde batera utzita, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordio batzuk adosteko aukeraz galdetuta esan duenez, "ez nuke aurreikuspenik elikatuko, euskara gai berezia delako”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X