Altsasuko auzia Nafarroan epaitzeko eskatu dute 46 elkartek eta eragilek
Altsasun iazko urrian izandako liskarrengatik auzipetuta dauden zortzi gazteei babesa adierazteko manifestua izenpetu dute Nafarroako ia 50 kultur eta gizarte elkartek. Iruñean egin duten agerraldian, gazte horiek terrorismo delituagatik epaitzea bidegabea dela esan dute, eta auzia Nafarroako Justizia Auzitegiaren esku uztea exijitu dute. "Eskatzen dugu terrorismo-delitutzat hartzen duen zigor-kalifikazioa baztertzea, prebentziozko espetxeratze-neurriak kentzea eta Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiari eskumena bueltatzea. Gainera, gizarte osoari dei egiten diogu eskubide urratzearen aurka egin dezan eta Zuzenbide Estatu baten kalitate demokratiko eta printzipioen alde lan egin dezan", esan dute.
"Errugabetasun printzipioa" kontuan hartu, eta "proportzionaltasuna" eskatu dute. Altsasuko gazteei berez dagokien "epailea ukatu" egin zaiela esan dute, eta bidezko epaiketa bat izateko "bermerik ez" dutela nabarmendu dute. "Epaile naturala ukatu egin zaie eta, jurista entzutetsuek azpimarratu bezala, auzi bermeak (defentsa-eskubidea, norbanakoaren ardura, interpretazio ez estentsiboa, proportzionaltasuna, bidegabekeria-eza …) zalantzan geratu dira", nabarmendu dute.
Auzipetutako gazteen gurasoek eskertu egin dute eragile guztiek agertutako babesa. "Argi eta ozenki esan nahi dizuegu: zuen indarra gure indarra bihurtzen da, elkarbizitzarako eta gure herriko errealitatea justuagoa izateko erakusten duzuen konpromisoa gure egin nahi dugu", esan dute.
Gurasoek ere euren semeek bizi duten egoera "desproportzionatua" dela eta "benetako zuzenbide estatu" batek bere herritarrak babestu beharko lituzkeela esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.