Zerga erreforma babestu du Eusko Legebiltzarrak, EAJren, PSE-EEren eta PPren botoekin
Urte honetan indarrean sartuko den zerga erreforma babestu du Eusko Legebiltzarrak, EAJren, PSE-EEren eta PPren botoekin. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek egindako proposamenak, berriz, atzera bota ditu Gasteizko Ganberak. Bi alderdiok, besteak beste, presio fiskal progresiboa aldarrikatu dute euren proposamenetan.
Fiskalitateari buruzko saio monografikoa egin dute gaur Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk eskatuta. Eztabaidak agerian utzi ditu gai honen inguruan EAJk, PSE-EEk eta PPk, alde batetik, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, bestetik, dituzten iritzi kontrajarriak.
Orotara 90 proposamen eztabaidatu eta bozkatu dituzte, eta, jeltzaleek eta sozialistek aurkeztutakoak atera dira aurrera, popularren botoei esker.
Orain, behin Legebiltzarrak zerga erreformari babesa emanda, EAEko hiru lurraldeetako batzar nagusiek onartu beharko dute erreforma, horien esku baitago zergen kudeaketaren eskumena.
Goizeko eztabaidan, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Sozietateen gaineko Zergaren jaitsiera kritikatu eta presio fiskal progresibo handiagoa aldarrikatu dute. Gainera, EAJk eta PSE-EEk osatutako Gobernuak PPrekin adostutako zerga erreforma gaitzetsi dute.
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek hainbat eskari egin dituzte: presio fiskala progresiboki handitzea Europako batez bestekora iristeko, kapital-errentak eta lan-errentak ordaintzen dituztenen arteko proportzio falta zuzentzea eta zerga berri bat ezartzea, irabaziak dituzten enpresek dagokiena ordain dezaten.
Leire Pinedok (EH Bildu) salatu duenez, lan-errentengatik duela 10 urte baino 727 milioi euro gehiago ordaintzen da orain Euskal Autonomia Erkidegoan eta Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, ostera, 992,5 milioi gutxiago. Pinedoren esanetan, Europar Batasuneko batez besteko presio fiskala % 40koa eta Euroguneko herrialdeetakoa % 41,5ekoa den bitartean, EAEn % 32koa da.
Elkarrekin Podemoseko Julen Bollainek galdegin du ea EAJ, PSE eta PPren helburua Sozietateen gaineko Zerga "desagerraraztea" den, 10 urtean % 27 jaitsi dela argudiatuta. Ildo horretan, beren helburua "gehien dutenei zergak jaistea" dela uste du. EAJren eta PPren zerga ereduak "berdinak" direla azpimarratu ostean, langileek profesional liberalek baino % 40 gehiago ordaintzea "bidegabea" dela gaineratu du.
EAJren izenean Josune Gorospe legebiltzarkidean EAEko fiskalitatea defendatu du, eta gehien dutenek Espainiako beste toki batzuetan baino gehiago eta gutxien dutenek gutxiago ordaintzen dutela ziurtatu du. Zerga erreformari esker diru-bilketa handituko dela eta horrek kontuak onbideratzea eta aurreikusi gabeko gastuei aurre egitea ahalbidetuko duela nabarmendu du. Europako beste herrialde batzuekiko konparaketan, tipoaz gain eskaintzen diren zerbitzu publikoak kontuan hartu behar direla uste du.
Fiskalitate alorrean akordioak lortzeko borondate falta leporatu die Alexia Castelo PSE-EEko legebiltzarkideak EH Bildu eta Elkarrekin Podemosi, eta akordioak zerga sistema "bidezko eta progresiboa" ahalbidetuko duela adierazi du.
Anton Damborenea PPko legebiltzarkideak, azkenik, Sozietateen gaineko Zergaren jaitsiera txalotu du. Aldi berean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan presio fiskala murriztearen alde agertu da, aurrez Mariano Rajoyren Gobernuak egin bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.