Egibarren 'okerra' zuzentzeko eskatu dio Elkarrekin Podemosek Urkulluri
Joseba Egibar EAJko buruzagiak Estatutu berriarekin egindako “okerra” zuzentzeko eskatu dio Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariari.
“Garaiz zaudete, akordio transbertsal bat bultza ezazu jauna, zure alderditik, EAJtik, hasita”, eskatu dio Martinezek Urkulluri Politika Orokorreko Bilkuran, Eusko Legebiltzarrean.
Horrela, EAJren eta EH Bilduren artean adostutako Estatutu berriko oinarrien zirriborroari erreferentzia egin dio Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak.
Gizarte mailan aurreratua den eta Euskadi nazio gisa aitortuko duen Estatutu berri bat posible dela erantsi du Martinezek, legezkoa eta “nortasunean barneratzailea”.
“Argitasun itun batean aurrerapausoak ematea posible da, beharrezkoa izatekotan, inolako haustura sozialik gabe lurraldean erabakitzeko bide demokratikoak jartzeko. Aldebiko bide legal eta adostu bat”, azpimarratu du.
Espainiako Estatuak bere izaera plurinazionala onartu behar duela uste du Lander Martinezek.
Baina “beste batzuei Espainiako Estatuaren plurinazionaltasuna aitortzeko eskatzeaz gain, zuek ere Euskadiren aniztasuna onartu behar duzue”, esan dio lehendakariari.
Tribunan “gozokizko Euskadi bat irudikatzea” leporatu dio Elkarrekin Podemoseko buruzagiak lehendakariari; izan ere, “dozena erdi alkate jeltzale eta Osasun Saileko goi-kargudun gutxi batzuk ustelkeriagatik zigortu dituztela inork ez luke esango”, Marguello auziari erreferentzia eginez, baita De Miguel auziari ere, “non EAJko 26 kargudun inputaturik daude”.
“Autokonplazentzian erortzea nahiago izan duzue, gaitasun eza onartu baino”, nabarmendu du.
“Horrela jarraitzen baldin baduzue Estatutu berriak eskubide historikoak blindatuko ditu, bai, baina Iberdrola, Petronor eta Kutxabankenak”, ohartarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.