Foro popularra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alfonso Alonso: 'Nazionalismoa gizarte irekien aurrean ematen den erreakzioa da beti'

Euskadiko PPko presidentearen ustez, nazionalismoek 'mundu bat sortu nahi dute, inolako etikarik ez duten premisa faltsuen gainean'.
'Nazionalismoen aurrean, elkarrekin gehiago gara' izena duen foro popularra. Argazkia: EFE
'Nazionalismoen aurrean, elkarrekin gehiago gara' izena duen foro popularra. Argazkia: EFE

Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak larunbat honetan Iruñean egindako Foro Popularrean esan duenez, nazionalismoak beti "gizarte irekien aurrean izaten diren erreakzioak dira beti".

Alonsoren hitzetan, nazionalismoek "mundu bat sortu nahi dute, inolako etikarik ez duten premisa faltsuen gainean", eta, horretarako, "ezberdintasunak parasitatzen, esplotatzen eta erabiltzen dituzte, botere eremuak bultzatzeko".

Alonsok nabarmendu duenez, euskal nazionalismoak ez du "Euskadiren eta Nafarroaren batasunik nahi, Nafarroaren anexioa baizik". Nazionalismoa bilatzen duen "gizarte itxi" hori "utopia bezala aurkezten da, ez gatazkarik ez beldurrik ez dagoen leku zoragarri baten moduan".

Nazionalismoak "espazio publiko osoa hartu nahi du", adierazi du, eta "gauzen izena eta historia aldatu nahi" dituela gaineratu du.

"Nafarroan egiten ari diren prozesua oso argi dago", esan du Alonsok. Halaber, "prozesu hori aurrera doa, nazionalista ez izatea zentzugabea den punturaino, ez den oro espazio publikotik desagertzen delako".

Dolors Montserrat Kongresuan PPren bozeramaileak itxi du Foro Popularra, eta "Espainiaren etorkizuna kartzela batean hitzartu izana" deitoratu du, Pablo Iglesiasek Oriol Junqueras Lledonersko kartzelan bisitatu izanaren harira.

PPko bozeramaileak esan du aste honetan Pablo Iglesias "Pedro Sanchezen presidenteorde ekonomikoa" kartzelara joan dela, "Aurrekontuen babesa presoengatik aldatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X