'Gobernuek atzoko aldarriari muzin egitea akats handia' litzatekeela esan du Sarek
85.000 pertsona inguruk parte hartu zuten atzo Sare plataformaren 'Orain Presoak' ekimenak Bilbon eta Baionan deitu zituen manifestazioetan. Presoen eskubideak errespetatzea eskatu zuten bi hitzorduetan.
Javier Sadaba filosofoak eta Pili Kaltzada kazetariak irakurri zuten Bilboko manifestazioaren bukaerako adierazpena. "Euskal gizarteak ez du etsiko. Ez du nahi presoen eta espetxe politika zuzenean jasaten duten senideen eskubideak urratzea. Gizarteak berriz erakutsi du iritzi politiko desberdinak ez direla oztopo giza eskubideen alde elkarrekin borrokatzeko", esan zuten. "Indarkeria eta errepresio zikloa ixtea bilatzen dugu, bakearen, elkarbizitzaren eta demokraziaren zirkuluan sartzea gure herrialdean".
Bai Bilbon bai Baionan milaka pertsonek emandako babesa oso positiboki baloratu dute gaur Sare herritar sareko kideek komunikabideen aurrean, eta atzoko aldarriari entzungor ez egiteko eskatu dute: "Gobernu espainiarrari, beste behin ere esan nahi diogu, bart hemen aldarrikatutakoari muzin egitea akats handi bat litzatekeela". Ildo horretan, Fernando Grande Marlaska Espainiako Barne ministroari bilera eskatuko diotela iragarri dute.
Gaur egun indarrean dagoen espetxe politikarekin amaitzeko eskatu dute berriz ere: "Bilbon eta Baionan batutako milaka eta milaka pertsona horiek bai frantziar zein espainar estatuei mezu argiak helarazi dizkiete. Entzunak izatea eskatu genuen atzo, jendartearen bakerako nahiari kasu egitea, elkarbizitza eraikitzeko ateak zabaldu ahal izan ditzagun, ahanzturarik gabe, baina gorrotorik gabe" esan dute Arantza Aldazabalek eta Joseba Azkarragak.
Sareko ordezkariek argi utzi dute egiten ari diren lanarekin aurrera jarraituko dutela, "asko baikara pertsona ororen eskubideen alde batzeko prest gaudenak" eta "datozen belaunaldiei elkarbizitzan eta bakean oinarritako etorkizun bat utzi nahi diegulako".
Bilboko eta Baionako manifestazioen irudiak:
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".