Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Borras: 'Sanchez ez da fidatzekoa eta independentismoarentzat are gutxiago'

JxCateko bozeramaileak zalantzan jarri ditu ERCren eta PSOEren itunaren funts eta bermea: "Gatazka politikoa dela onartzea ez da berria, eta adostutako negoziazio mahaia ez dago zehaztuta".
Laura Borrás
Laura Borras, EFEren artxiboko argazki batean.

Laura Borras JxCat alderdiak Kongresuan duen bozeramaileak gogor kritikatu du ERCk eta PSOEk adostutako akordioa. Buruzagi katalanaren ustez, "Sanchez ez da fidatzekoa, eta independentismoarentzat, are gutxiago". Borrasek galdera bota dio ERCri: "Babestuko al dute Quim Torra presidentea gaitasungabetzeko eta boto-emaile eta katalana askoren borondatea baztertzeko gai den Gobernuko presidente bat?"

ERCk eta PSOEk adostu duten negoziazio mahaia hizpide hartuta, JxCateko diputatuak esan du halako mahai bat osatzeko "aurrez Kataluniako Gobernuaren parte hartzea" behar dela,  "bestela han adostutakoak ezingo dira lotesle izan", ohartarazi du.

Borrasen hitzetan, ERCren eta PSOEren akordioak Pedralbesen ituna izan behar zuen oinarri. "Adostu duten horrek ez ditu independentzia eta autodeterminazioa aipatzen eta herritarrei egin beharreko galdeketak ez du Auzitegi Konstituzionalaren babesa izango".

"Gatazka politikoa dela onartzea ez da berria, eta adostutako negoziazio mahaia ez dago zehaztuta", erantsi du.

__________________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X