Kartzela politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak presoei buruz egindako proposamena 'positibotzat' jo dute sindikatuek

"Gaixo dauden presoak askatzeko eta presoak gerturatzeko asmoz" mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute euskal sindikatuek, goizean egin duten elkarretaratzean.
Presoen eskubideen alde sindikatuek Bilbon egin duten elkarretaratzea
Presoen eskubideen alde sindikatuek Bilbon egin duten elkarretaratzea: @LABsindikatua

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetarako idazkari nagusiak euskal presoak gerturatzeko egin duen proposamena "begi onez" ikusi dute euskal sindikatuek. Hala jakinarazi du gaur, ostirala, Cris Alvarez LABeko ordezkariak, presoen eskubideen alde hilero Bilbon egiten den elkarretaratzean.

Zehazki, hilabeteko hirugarren ostiralero bezala, ELA, LAB, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute goizean, Bilboko Moyua plazan, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren egoitzaren aurrean.

Testuinguru horretan, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute sindikatuek, "gaixo dauden presoak askatzeko, euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara lekualdatzeko eta pertsona bakoitzaren egoerari buruzko azterketa zehatza egiteko". Ildo horretatik, espetxe-legediak zehazten duen moduan, zigorraren laurdena betea duten presoak bigarren graduan sailkatzeko eskatu diete agintariei.

Elkarretaratzean parte hartu duten sindikatuek salatu dutenez, "proposamenak egon badaude mahai gainean, baina ez da benetako urratsik eman", eta, horrenbestez, aipatutako sindikatuen aldarrikapenak "berdinak" izaten jarraitzen dute.

Gauzak horrela, presoak hurbiltzeko asmoz Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari aurkeztuko dion proposamena positibotzat jo dute, baina ekimenak ez dakarrela aldaketa nabarmenik ziurtatu dute.

Horrez gain, argi utzi dute proposamen bat dela, "ez benetako ekintza bat". Horrenbestez, presoen inguruan sindikatuek egindako aldarrikapenak "indarrean jarraitzen du", azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X