Felipe VI.ak batasuna eskatu du koronabirusaren epidemia gainditzeko
Felipe VI Espainiako erregeak agerraldia egin du gaur gauean, koronbirusaren hedapenak eragindako salbuespen egoera dela eta. Batasunerako deia egin du eta ziur agertu da krisia gaindituko dela.
"Birus horrek ez gaitu menperatuko. Alderantziz. Indartsuago egingo gaitu. Gizarte konprometituagoa, solidarioagoa eta elkartuagoa izango gara. Edozein ezbeharri aurre egiteko gai izango gara", azpimarratu du.
Horrez gain, alarma egoera hau "aldi baterako" izango dela ziurtatu du. "Krisi hau behin-behinekoa da. Gure bizitzetan parentesi bat da. Normaltasunera itzuliko gara. Zalantzarik gabe. Eta uste baino lehenago izango da hori. Baina horretarako arduraz jokatzen jarraitu behar dugu, indarrak batuta eta elkarlanean, bakoitza bere esparrutik", erantsi du.
Espainiako erregearen diskurtsoa telebistaz eman dute. Aurretik, Felipe VI.ena Espainiako Gobernuko presidentearekin eta ministroekin bildu da.
Koronabirusak jota hil diren pertsonen senideei aipamen berezia eginez eta zerbitzu publikoak mantentzen dituzten eta osasun zerbitzuetako langileei esker ona adieraziz amaitu du agerraldia.
Erregearen kontrako protesta zaratatsuak
Felipe VI.ena bere diskurtsoa eskaintzen ari zen une berean, 21:00etan, herritarrak balkoietara atera dira Euskal Herrian nahiz Estatuko herri eta hiri ezberdinetan protesta zaratatsuak egiteko.
Euskal Herriko eta Estatuko alderdi independentistek deitu dute protesta, tartean EH Bilduk, JxCATek, ERCk, CUPk eta BNGk.
Ordu horretan balkoietara ateratzeko eta lapikoak astintzeko deia zabaldu dute, "monarkiaren aurka eta errepubliken alde".
Koronabirusak eragin duen osasun krisia Felipe VI.enak "bere irudia zuritzeko" baliatu nahi duela eta Espainiako Gobernuak alarma egoera "zentralizazioa bultzatzeko" erabiltzen ari dela salatu dute.
BIDEOA | Lapiko-protesta zaratatsuak Iruñean, Gasteizen eta Erandion
Zure interesekoa izan daiteke
Ollo: "Demokraziaren aldeko borrokan ari zen alderdi karlista baten jarraitzaileak zituzten helburu"
Lizarrako Udaleko Memoria Batzordeak ekitaldia egin du 1976an Montejurran izan ziren gertakarien 50. urteurrenaren kariaz, eta bertan izan da Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako kontseilari Ana Ollo.
Gaur amaitu da Ernairen IV. kongresua
Ezker abertzaleko gazte antolakundeak, Ernaik, gaur amaitu du laugarren kongresua, Bergaran. Bi konpromiso berretsi dituzte bertan: gazteriarekiko konpromisoa eta Euskal Herriarekiko konpromisoa. Horren harian, gazteriaren behar eta kezkak politizatu eta askapen prozesuan txertatzeko ardura hartu dute.
Berdintasuna "betebehar demokratikoa" dela defendatu du EAJk emakume jeltzaleen lana omentzeko ekitaldian
Euzko Alderdi Jeltzaleak emakume jeltzaleen lana goraipatzeko ekitaldia egin du 1922an sortutako Emakume Abertzale Batzaren urteurrenean. Bertan azpimarratu duenez, berdintasuna "ez da aukera politikoa, betebehar demokratikoa baizik".
José Luis López de Lacalle kazetaria omendu dute haren hilketaren 26. urteurrenean
Andoaingo PSE-EEk antolatutako ekitaldian, frankismoaren aurkako militante sozialista historikoa omendu dute. Jose Luis Lopez de Lacalle 2000. urtean tirokatu zuen ETAk, etxeko atarian, egunkariak erostetik zetorrenean.
Pradalesek autoritarismoaren gorakadaz ohartarazi, eta Europa "arinago eta kohesionatuago" baten alde egin du
Lehendakariaren esanetan, nazioarteko zuzenbidea eta demokrazia liberalak mehatxupean daude mundu mailako populismoaren eta autoritarismoaren gorakadaren ondorioz. Euskadik Europa federal batean ahots propioa izatea aldarrikatu du.
50 urte Montejurrako gertakarietatik: karlisten arteko talka, italiar neofaxistak eta… Estatuaren konplizitatea?
Karlismoaren barne-gatazka bat ez ezik, Montejurrako hilketen atzean botere postfrankistek bultzatutako konspirazio izan zen, eskuin-muturreko beste elementu batzuekin batera.
Gurutze Gorriak 3.121 pertsona migratzaile artatu zituen Irunen 2025ean, aurreko urtean artatutakoen erdiak
Euskadik "iparraldeko muga" dela aldarrikatu du, eta "ziurtasuna" eskatu du Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean.
Maskaren epaiketa amaituta, epaiak argitu beharko ditu zalantzak
Jose Luis Abalosek, Koldo Garciak eta Victor de Aldamak pandemia garaian maskarak erosteko bi kontratu enpresa jakin bati eta akordio "itxi eta pribilegiatu" batekin esleitzeko erakunde kriminala osatu ote zuten argitu beharko du Auzitegi Gorenak. Zalantza hori eta beste batzuk argitzeko eperik ez du izango.
Polemikak gorabehera, Lander Martinezek ez du arriskuan ikusten EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua
Lander Martinez Sumarreko diputatuak antzerkitzat jo du EAJren eta PSE-EEren arteko azken krisia. Horren arabera, jeltzaleek erabaki dute Moncloarekin harremana tenkatzea Eusko Jaurlaritzako edo aldundietako koalizio gobernuak zalantzan jarri beharrean. "Ez dute interesik gehiengo hori galtzeko", gaineratu du.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk zibersegurtasunari buruzko akordioa lortu dute, eta aliantzak PP haserrearazi du
Euskal Polizia modernizatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, ziberdelituen egungo hazkundeari eta ziberkrimenek etorkizunean ekarriko dituzten erronkei aurre egiteko.