Iñarrituri isuna jartzen saiatu da Guardia Zibila, Kongresutik etxera bueltan zela
Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuari isuna jartzen ahalegindu zen, atzo, Guadia Zibila, alarma egoera dela eta jarritako trafiko-kontrol batean. Espainiako Diputatuen Kongresuko Osasun Batzordean parte hartu ondoren, bere etxera bueltan zihoan ezker abetzaleko koalizioko kidea, A-1 autobidean, Madrilgo Cabrera herriaren parean, alto eman ziotenean.
Iñarrituk Twitter sare-sozialean salatu duenez, hasiera batean, isuna jarriko ziotela esan zioten agenteek, alarma egoerako neurriak ez betetzeagatik. Bere burua identifikatzeko NAN agiria eta lantokitik etxerako desplazamendua baimentzen duen ziurtagaria erakutsi zizkion diputatuak Guardia Zibilari. "20 minutuz zain eduki ondoren, isuna jarriko didatela jakinarazi didate, horretarako arrazoirik eman gabe. Dei bat egin ondoren, barkamena eskatu dute", adierazi zuen diputatuak.
Antza, Barne Ministeriotik dei bat jaso ondoren, alde egiten utzi zioten agenteek, isunik jarri gabe. "Diputatu batekin jarrera hori baldin badute, zer ez ote dute egingo herritar arruntekin?", galdetu zuen Iñarrituk.
Behin egoera argituta, eta Barne Ministeriotik baieztatu dutenez, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak, "diputatua izanda dagokion begiruneagatik", Iñarrituri deitu zion, eta horrek deitu izana eskertu eta guardia zibilen tratua "zuzena" izan zela esan zion.
Zure interesekoa izan daiteke
Insaustik eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari Benta Berriko bizilagunei irtenbide bat emateagatik, eta batasun politikoa nabarmendu du
EAJren oinarriek gaurtik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik