Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arriola: "Dagoeneko etxebizitzen alokairurako laguntzak eska daitezke"

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak positibotzat jo du Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan alarma-egoera luzatzeko dekretua onartu izana.
Iñaki Arriola Radio Euskadin
Iñaki Arriola Radio Euskadin. Artxiboko argazkia: Radio Euskadi

Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak positibotzat jo du alarma-egoera luzatzeko dekretua onartu izana. "Ez luzatzeak orain arte lortutako guztia arriskuan jartzen zuen", adierazi du politikari sozialistak, eta "deseskalatzea kudeatzea ona iruditzen zait", gaineratu du. Adostasun horrekin EAJren eta PSE-EEren arteko "ezberdintasunak baztertzea" espero du Arriolak, baina "kritikak batez ere formagatik izan dira, ez hainbeste sakoneko kontuengatik".

"Gaurtik irailaren 30era arte eska daiteke". Alokabideren webgunean eska daitezkeen Eusko Jaurlaritzaren merkatu libreko etxebizitzen alokairurako laguntzek "39.000 euroko gehieneko errenta duten eta 50.000 eurotik gorako ondarea ez duten pertsonei" mesede egin diezaiekete, sailburuak azaldu duenez, "baldin eta errenta gehi gastuak une honetan eskuragarri dauden diru-sarreren % 30 baino gehiago ez badira". Eta COVID-19aren krisiaren eraginez kaltetuta egon beharko dute: langabetuak, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak jasan edo diru-sarrerak galdu dituzten autonomoak. 250 euro jasoko dituzte hilean, eta hiru hilean behin ordainduko dizkiete. Jaurlaritzak 15,5 milioi euroko aurrekontua eta 10.000 onuradun izatea aurreikusi ditu.

Moncloaren eta EAJren arteko akordioaren arabera, Gobernu zentralak Iñigo Urkullu lehendakariak uztailean deitu nahi dituen hauteskundeak antolatzea erraztuko du, "betiere osasun berme egokiekin", Arriolaren arabera. "Aukerarik onena uztaila da, udazkenera joatea arriskutsua izango litzatekeelako, osasun krisiak gora egin dezakeelako", gaineratu du.

"Oraindik ezin dugu iragarri Joaquin eta Alberto aurkitu ditugula. Hori lortzeko lanean jarraituko dugu. Egin den lana izugarria da. Eusko Jaurlaritzak 9 milioi euro gastatu eta konprometitu ditu", azpimarratu du. Ingurumen sailburuaren hitzetan, "oraindik ez ditugu adituen azterketaren emaitzak Zaldibarko zabortegia zergatik erori zen jakiteko". "Sailaren jardunak ez du akatsik, baina kanpoko auditore batek zehaztuko du", gaineratu du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 17/06/2026.- El portavoz de EH Bildu, Pello Otxandiano, en el estrado durante un pleno del Parlamento Vasco monográfico, promovido por EH Bildu, para debatir sobre políticas que garanticen la seguridad vital en un contexto internacional de guerras y de grandes transformaciones mundiales, que requieren afrontar medidas para combatir el encarecimiento de la vida, mejorar los servicios públicos y responder a las "emergencias de cuidados y vivienda". EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Justizia sailburuak botere publikoek eragindako torturaren biktimen egiaren, justiziaren eta duintasunaren alde lan egiteko deia egin du Legebiltzarrean

Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak tortura botere gehiegikeria izan zela esan du, eta erabat gaitzetsi du. Horren hitzetan, Ebaluazio Batzordeak 183 biktima aitortu ditu ofizialki. Egiari Zor eta Berridatzi biktimen elkarteak ere izan dira Legebiltzarrean, eta biktimen aitortza eskaerak aurkezteko epeak zabaldu eta 1960tik gaurdainoko kasuak aitortzeko eskatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bengoetxeak, ETSri emandako laguntzari buruz: “Arrakasta kulturala lagundu behar da, eta ez zigortu”

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak ETS talde arabarrari emandako dirulaguntzak babestu ditu, ehundik gora musikarik zalantzan jarri ostean. Horren hitzetan, "arrakasta kulturala ez da zigortu behar, lagundu baizik". Horrela erantzun dio sailburuak Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin dion galderari.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatutua bete eta "beste fase bat" irekitzeko eskatu dio Pradalesek Sanchezi

Pradales lehendakariak mezu argia igorri dio Espainiako Gobernuari eta Pedro Sanchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Pradalesen esanetan, "asko dago oraindik egiteko", eta "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" behar dira orain. Lehendakariaren arabera, "adostutako guztia bete behar da konfiantza politikoa mantentzeko". Pradalesek gogorarazi du Sanchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”

EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak azaldu ditu. Horren hitzetan, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko ados jarri dira EH Bildurekin, bere bazkidea den PSE-EE alde batera utzita, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordio batzuk adosteko aukeraz galdetuta esan duenez, "ez nuke aurreikuspenik elikatuko, euskara gai berezia delako”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X