Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javier Remirez: "Iruñean egoera hobetzen ez bada, ezin dugu konfinamendua baztertu"

Indarrean dauden murrizketek "kutsatzeak murriztea eta ospitale-ahalmena handitzea" ekarriko dutela uste du Nafarroako Gobernuak, eta datozen egunetan neurri gehiago ezartzea edo ez aztertuko du.
orain-default-image

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Presidentzia, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak ostiral honetan Radio Euskadiko Boulevard albistegian adierazi duenez, "urriaren 13an indarrean sartu ziren neurri murriztaileen ondorioen zain" daude, eta "positiboen datuetan zein ospitale-ahalmenean ondorio positiboak izatea" nahi dute.

"Iruñean ezin dugu konfinamendu perimetrala ezartzeko aukera baztertu, datuak hobetzen ez badira behintzat". Remirezek berretsi duenez, "koronabirusaren bilakaera ikusten joango gara", baina tabernen itxiera "ez da aurreikusten", Katalunian ez bezala.

Javier Remírezek Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko kontaktu estua nabarmendu du, gauzak bere onera ekartzeko asmotan; izan ere, Foru Gobernuak ulertu zuen Euskaditik haiei egozten zitzaiela EAEko udalerrietan kutsatzeak areagotzearen ardura. "Gaitza Nafarroatik Euskadira mugitzen da, eta alderantziz ere. Bi erakundeen arteko komunikazioa ezin hobea da", esan du, haien arteko elkarlana azpimarratuz.

"Zorrotzago jokatu behar izan genuen", onartu du Remirezek, toki pribatuetan murrizketak betearazteko izan dituzten zailtasunak aipatuz. Remirezen hitzetan, "Espainiako Gobernuaren asmoak ez doaz jada indarrean dauden neurrietatik haratago", eta Nafarroako udalerrietan dauden konfinamendu perimetralak gogorara ekarri ditu. Remirezen esanetan, positiboen eta kontaktuen % 85 eremu pribatuan eta aisialdian kutsatzen dira.

Aurrekontuen negoziazioei dagokienez, Remirezek gaur egun bizi dugun "ezohiko" unea aipatu du bazkide jakin baten alde ez egiteko: "Eskua luzatzen diegu Nafarroako Parlamentuan ordezkatuta dauden talde guztiei". EH Bildurekin izandako negoziazioen inguruan, Gobernuko bozeramaileak azaldu du zergak igotzeko prest daudela, "baina aldaketa handirik gabe".

"Ahal denean, goi-goian ospatuko dugu". Osasunaren mendeurrenari buruz galdetuta, Serafin Zubirik abesti berria sortu duela esan du. "Denok Sadarren ereserki berria abestea espero dut", eta "Osasuna kohesio faktorea" dela gaineratu du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du:

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X