Iruñeko kartzelara gerturatuko dute Joxe Javier Arizkuren, Logroñora beharrean
Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak erabaki du Joxe Javier Arizkuren Ruiz presoa Iruñeko kartzelara gerturatzea, Logroñokora eraman beharrean.
Barne Ministerioak ostiral honetan eman du erabaki horren berri. Bestalde, iragarri du beste bost preso hurbilduko dituztela Euskal Herrira edo gertu dauden espetxeetara: Alberto Lopez de la Calle, Luis Mariñelarena, Manex Zubiaga, Gotzon Aranburu eta Juan Manuel Intziarte, hain zuzen ere.
Bost preso horiek lehenengo gradutik bigarrenera pasatuko dira, Espetxe Zuzendaritzak zehaztu duenaren arabera. Arizkurenen kasuan, ez dute argitu zein gradutan egongo den.
Azaroaren 29an Murtziako presondegira eraman zuten Arizkuren, bihotzekoa izan ostean. Orduan jakinarazi zuten Logroñora gerturatzeko asmoz zebiltzala, baina irizpidea aldatuta, azkenean Iruñera hurbilduko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"