Euskal Herriratu egingo dute ETAko preso bat, eta beste lau gerturako dituzte
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko bost preso lekualdatzea erabaki du. Horietako lau gerturatu egingo dituzte Euskal Herrira, eta batek Basaurin jarraituko du zigorra betetzen.
Jon Olarra eta Ainhoa Mujika 30 urteko espetxe-zigorra betetzen ari dira, eta Granadatik Logroñora eramango dituzte.
Hango espetxera bidaliko dute Arkaitz Goikoetxea Basabe ere. Alacanten dago uneotan, eta etxetik gertuago beteko du geratzen zaion zigorra.
Mikel Santiago Murtziako espetxetik Zaragozakora eramango dute, Zuerara. 2000ko urtarrilaren 18tik dago preso, eta duela bi urtetik ditu beteak zigorraren hiru laurden.
Asteon erabakitako bosgarren lekualdatzea Iñaki Garcesena da, eta Zaragozatik Euskal Herrirako bidea hartuko du, Basaurin beteko baitu zigorra.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"