Unai Martinez (GKS): "Pandemiaren kudeaketak areagotu egin du kontrol soziala"
Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) deituta, manifestazioak egingo dira gaur Bilbon eta Iruñean, "Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa gelditu" lelopean. Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da Bilboko martxa, eta Sarasate pasealekutik Iruñekoa, biak 18:00etan.
Euskadi Irratian, asteon, egindako elkarrizketan, Unai Martinez GKSko kideak azaldu du erakundeek gazteen pobretzeari eta pandemiari aurre egiteko emandako "erantzun autoritarioa" salatzea dela mobilizazioen helburua. Horren hitzetan, "azken urteotan normalizatu eta areagotu egin dira kontrol soziala eta gazteen kriminalizazioa", eta horri aurre egiteko, "enpresarien eta politikarien eraginpetik kanpo antolatu eta mobilizatu behar da".
Halaber, covid-19aren pandemiak "kontrol soziala" areagotu besterik ez duela egin uste du Martinezek, "irtenbide sanitarioa" eman ordez, "aterabide polizial eta autoritarioa" eman zaiolako osasun krisiari.
Hori dela eta, GKSk ezinbesteko jotzen du "antolakuntza independente indartsua eratzea", eta "jazarpenari erantzun sendo bat" ematea kalean mobilizazioen bidez.
Aurrera begira, berriz, mugimendu politiko alternatibo bat eraikitzen jarraituko dutela azaldu du Martinezek, "komunismoaren bidean lan egingo duena". Oraingoz, GKSk argi du erakundeetatik kanpo ikusten duela bere burua, baina etorkizunean aukera hori baztertu gabe. "Iritsi daiteke momentua zeinetan erabaki daitekeen instituzioetan parte hartzea, baldin eta ekarpena egin badezake. Ikusi behar da noiz eta zertarako aurkeztu", zehaztu du.
Gazte Koordinadora Sozialistaren arabera, "gazte proletario bakoitzak nork bere arazoak" baditu ere, "beharrezkoa da guztion eskubideen alde mobilizatzea". Horregatik, "promesa faltsuen eta desesperantzaren gainetik", kalera ateratzeko eta "batzeko" deia egin diote gazteriari.
Zure interesekoa izan daiteke
Hauteskundez beteriko kurtso politikoa hasi da
Hauteskundeek markatutako kurtso politikoa abian da, eta hori hurrengo hilabeteetan mahai gainean jarriko diren gaietan nabarituko da. Analisten arabera, etxebizitzak, segurtasunak eta immigrazioak markatuko dute urte honetako agenda, baina hurbileko gaiek pisua hartuko dute.
EAJk eta PSE-EEk adostutako zerga neurriek ez diete herritarren beharrei erantzuten eta "makillaje ariketa" dira, EH Bilduren iritzian
Koalizio subiranistaren zuzendaritzak bilera egin du arratsaldean, eta hiru foru gobernuek adostutako esparru komuna izan du hizpide. EH Bilduko iturriek akordioa kritikatu dute eta zerga alorrean euren proposamenak egiten jarraituko duela iragarri dute, batez ere etxebizitzaren sarbidea bermatzeko.
Auzitegi Nazionalak ikertuko du Ceutako migrazio krisia, baita Marokok izandako "jarrera mesedegarria" ere
Maria Tardon epaileak bere gain hartu du uztailaren 30eko eta 31ko gertakariak ikertzea. Autoan jaso duenez, Marokoko indar armatuek ez zuten migratzaileak geldiarazteko ahalegin berezirik egin; are, "gidari aktibo" lanetan aritzea leporatu die epaileak.
Plus Ultrako presidente ohiak onartu du bere airelineak lortu zuen maileguaren % 1eko komisioa Zapateroren taldearentzat izan zela
Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, idatzian jasotakoa berretsi du airelinea horretako presidente ohi eta bazkide nagusi Martinez Solak. Idatzi horretan aipatzen zuen Zapateroren izen mailegatzaile Julio Martinez Martinezek eta Espainiako presidente ohiak "diru kopuru bat" jaso zutela airelinearentzako mailegu bat lortzeko prozesuan bitartekari lanak egiteagatik.
Pradales: "Mendebaldeko demokraziek duten arriskuaren adibide da AfDk Saxonian lortutako garaipena"
Kezkatuta agertu da lehendakaria, Alemaniako ultraeskuinak bart lortutako garaipena ahotan hartuta. Gogoetarako deia egin die Espainiako Estatuko alderdi guztiei, Saxoniako emaitzek "kutsatze ahalmena" baitute Europan.
Otegi: "Euskal Herriak hauteskundeetan frogatuko du antifaxista eta antiautoritarioa dela; ez dut uste partida galduta dagoenik"
Alemanian eskuin muturrak lortutako garaipenaren aurrean kezkatuta agertu da Arnaldo Otegi, EH Bilduko idazkari nagusia, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Otegik ohartarazi du Espainiako eta Frantziako estatuak eskuin muturraren menpe geratzeko arriskua dagoela balizko hauteskunde orokorretan. Hala ere, "partida ez dago galduta" adierazi du, baina egoerari aurre egiteko prest egoteko deia egin du. Zentzu horretan, alderdi abertzaleek zerrenda bateratua osatzearen aldeko apustua berretsi du.
Joseba Asiron berriro Iruñeko alkategai izatea proposatu du EH Bilduk
EH Bilduren Iruñako idazkaritzak proposamen horixe aurkeztu du, “bere ibilbide profesionala, dedikazioa eta duela hamarkada bat baino gehiagotik egiten ari den lana” aintzat hartuta.
Juan Karlos Izagirre ez da EH Bilduren Donostiako alkategai izango
Izagirrek adierazi du mediku lanera itzuliko dela eta oinarrizko militante gisa lan egiten jarraituko duela.
Urte politiko berrian EAJk akordioak bilatuko dituela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegi Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak urte politiko gogorra aurreikusi du, hauteskunde urtea izango baita. Hauteskundeek panorama zaildu dezaketen arren, akordioak bilatzen saiatuko direla adieazi du Antxustegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.