Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iturgaiz: "Gaztela eta Leongo emaitzek Gobernutik ateratzeko bidea ireki diote Sanchezi"

PPk EAEn duen presidenteak garbi du hauteskunde horietan, eta baita Madrilgoetan ere, argi geratu dela herritarrek aldaketa nahi dutela Espainiako Gobernuan.
EAEko PPren presidente Carlos Iturgaiz, Radio Euskadin
EAEko PPren presidente Carlos Iturgaiz, Radio Euskadin

EAEko PPren presidente Carlos Iturgaiz elkarrizketatu dute astelehen honetan Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan, non oso pozik agertu den popularrek Gaztela eta Leongo hauteskundeetan izandako emaitzekin. "Argi geratu da herritarrek aldaketa politikoa nahi dutela Espainian. Madrilen gertatu zen bezala, boz horiek Gobernutik ateratzeko bidea ireki diote Sanchezi", nabarmendu du.

Halaber, euskal politikaren gaur egungo egoeraz mintzatu da Iturgaiz, eta esan du hemen "terroristak zuritzen" dituztela. "Ez zaie axola haiekin akordioetara iristea. Aitzitik, eskuin muturrak ez du terroristarik buruzagitzan. Alderdi demokratikoekin gobernatzea da bidezkoena, eta horrek ezberdintzen gaitu gainerako indar politikoetatik", azpimarratu du. Horrekin, beraz, ez du baztertu Voxekin ituna egitea.

Ordea, 2023ko udal hauteskundeetan Ciudadanosekin aurkeztuko diren galdetuta, zalantzan jarri du koalizioa errepikatzea.

Hezkuntza akordioaz ere hitz egin du. Iturgaizen iritziz, EH Bilduk agintzen du horretan: "Orain EAErako hezkuntza legea nahi dute, eta aurrerago estatutu berria nahiko dute. Kataluniaren eredua dute xede, alegia, hizkuntza bakarra euskara izatea, eta pixkanaka gaztelania desagertzen joatea. Gainera, hezkuntza pribatuari trabak jartzen ari dira, publikoari ateak irekitzeko".

Azkenik, PSOEri buruz esan du EAJrekin haserre dagoela, jeltzaleek lan erreforma babestu ez zutelako. "Zailtasunak jartzen dabiltza, baina itxurakeria hutsa da. Izan ere, EAJk egiten dion guztia onartzen du PSOEk. Oposizioa egiten duen alderdi bakarra gurea da", bukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X