AKORDIOA HEZKUNTZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Historikotzat jo dute EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek hezkuntza legearen inguruko akordioa

Halaber, lau taldeek egindako ahalegina nabarmendu dute akordioaren sinatzaileek, Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" saioko solasaldi politikoan.
orain-default-image
orain-default-image

Negoziazio prozesu luze eta zail baten ondoren, Hezkuntza Legearen oinarrien inguruko akordio zabala itxi zuten atzo EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Biharamunean, pozik agertu dira itunarekin eta historikotzat jo dute. Legebiltzarkideen % 90ek baino gehiagok babestutako akordioa dela nabarmendu dute, eta taldeek egindako ahaleginean jarri dute azpimarra.

Era berean, iritzi eta ikuspuntu ezberdinak bat egitea lortu dela esan dute guztiek, "prozesuaren aniztasunaren garrantzia" azalduz. Euskara ardatz izango duen eredu eleanitza eta eskola publikoa erdigunean jarriko duen hezkuntza sistemaren oinarriak adostea lortu dela esan dute, ezberdintasunei aurre egingo diena eta hezkuntza komunitatera baliabide gehiago bideratuko dituena.

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU taldeen iritzian, Eusko Jaurlaritza hasierako posiziotik mugitzea lortu da, eta, oraindik, eztabaida luzea dago aurretik, harik eta legea indarrean jarri arte.

Bestalde, agertoki berria kontuan hartu eta martxoaren 25erako deitu duten greba deialdia berraztertzeko eskatu diete sindikatuei EAJk, PSEk eta EH Bilduk.

PP-Cs taldeak, aldiz, gogor kritikatu du akordioa, eta EH Bilduren eskarien aurrean men egitea egotzi die sozialistei eta jeltzaleei. Gaztelera baztertzen duen ituna dela esan du PP-Csek.

Entzun, hemen, "Parlamento en las Ondas" saioa osorik

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X