Espioitza politikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unidas Podemosek "oso larri" jo du politikarien espioitzaren auzia eta erantzukizunak argitzea eskatu du

Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatuak eta Pablo Echennique taldeak Kongresuan duen bozeramaleak "sekretismoa" kritikatu eta legez kanpokotzat jotzen duten zerbaiten inguruan azalpenak eman ditzatela eskatu dute.
Roberto Uriarte, 'Egun On Euskadi' saioan. EITBren artxiboko irudia.
Roberto Uriarte, 'Egun On Euskadi' saioan. EITBren artxiboko irudia.

Unidas Podemosek gogor kritikatu du politiko independentistei ustez egindako espioitza politikoa, eta "azalpen argiak" eman eta erantzukizunak argitzea eskatu du.

Alde batetik, Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatuak astearte honetan Herri Irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, politikari independentisten ustezko espioitza "oso larria eta kezkagarria" da, eta, horregatik, ikertzeko eta erantzukizunak "azkeneraino" argitzeko eskatu du.

Ohartarazi duenez, "demokraziaren defizit handienetako bat sekretismoa da, eta estatuek Estatu sakon bat mantentzen jarraitzen dute, pertsonak zelatatzen dituzten erakundeak". Uriarteren ustez, "tamalgarria" da oraindik "erabat anakronikoa eta estatu demokratiko batean beharko lukeenarekin erabat desfasatua dagoen sekretuen legedi batek indarrean jarraitzea".

Ildo beretik mintzatu da Pablo Echenique Unidas Podemosek Kongresuan duen bozeramalea. Echeniquek azpimarratu du ustezko espioitza sarea "oso larria" dela eta epailearen baimenik gabe komunikazio pribatuak entzutea "delitua, ilegala" dela adierazi du.

Gainera, harago joan da, eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroari azalpen "argiak" ematea eskatu dio. Era berean, Defentsa Ministerioarekin batera, ikerketa abiatzea exijitu du, erantzukizunak argitu eta, Estatuko organismoak tartean egonez gero, zigorrak ezartzeko.

Uriarte, bestalde, sekretu ofizialen Legea aldatzearen alde agertu da, "opakutasun horretan jarduten duten Estatu sakoneko elementu horiek jardun ezin izateko beharrezko neurriak" hartzearen alde, "eta, inoiz jarduten badute, ez daitezen zigorrik gabe geratu eta ez daitezen halakoak berriro errepikatu".

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X