Eusko Legebiltzarrak gaitzetsi egin du Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharari buruz hartutako jarrera
Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak Legez Besteko bi proposamen eztabaidatu ditu gaur, Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharari buruz duen jarrerari buruzkoak.
Lehenengoa EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztu dute, Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuko presidenteak Marokoko erresumak Sahararen autonomiari buruz egindako proposamenari emandako babesa errefusa dezan eskatzeko. Aldeko 64 botorekin, kontrako 10ekin (PSE-EE) eta abstentzio 1ekin (Vox) onartu da testua.
Espainiako Estatuak erantzukizun zuzena du Mendebaldeko Saharako gatazka politikoan, ekimena aurkeztu duten alderdien arabera; hori dela eta, Espainiako Gobernuari eskatu diote Nazio Batuen Erakundean, EBn eta gainerako nazioarteko erakundeetan modu aktiboan babestu eta sustatu dezala Nazioarteko Zuzenbidearen eta NBEren ebazpenen araberako konponbide politikoa, saharar herriaren autodeterminazio askearen eskubiderako oinarrizko printzipioa errespetatuz eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (DRAS) onartuz.
Aldi berean, Staffan de Mistura Sahararako ordezkari pertsonalak gatazkaren aldeen arteko negoziazio-prozesu politikoari berrekiteko egiten dituen ahaleginak babesteko eskatu diete gobernuei.
Testuaren aurkezpenean, Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak bere taldearen baldintza gabeko babesa adierazi dio saharar herriaren kausari eta Fronte Polisarioari, "bere nazio askapenerako borrokan"; izan ere, azaldu duenez, "Afrika iparraldeko egonkortasuna ezin da gauzatu nazioarteko legeriari iseka eginez eta duela hamarkada gehiegitik hona modu ausartean borrokatzen den herri bat desagerraraziz. Ezin da indarraren zuzenbidea zuzenbidearen indarraren gainetik jarri", azpimarratu du.
Josu Estarrona EH Bilduko ordezkariak galdetu du zer ote dagoen Pedro Sanchez presidentearen jarrera aldaketaren eta hartutako aldebakarreko erabakiaren atzean. «Zeren truke? Zer da horren garrantzitsua sahararren konpromisoari, ametsei eta konfiantzari traizio egiteko?
Maitane Ipiñazar jeltzaleak saharar herriaren autodeterminazio askerako eskubidearen ideia azpimarratu du, "Espainiako Gobernuak eta Marokoko erresumak ezin dute saharar herriaren etorkizunaz erabaki, saharar herria da bere herriaz eta etorkizunaz erabaki dezakeen bakarra" berretsi du.
PP+Cs taldearen ekimena
PP+ Cs taldeak aurkeztutako ekimenak (forma kontu batengatik ez da bozkatu) berretsi egin ditu legebiltzarreko organoek orain arteko legegintzaldietan Mendebaldeko Sahararen egoerari, Nazio Batuen ebazpenak betetzeari, erreferenduma egiteari eta lurralde okupatuetan giza eskubideak urratzea gaitzesteari buruzko egindako adierazpen instituzional guztiak.
"Ganbera hau ezin da isilik geratu Sanchez presidenteak Marokoko Erresumak 2007an egin zion proposamenari (ezinezko autonomia bati buruz, subiranotasunik ez dagoen heinean) alde bakarreko onarpena emateak dakarren errebindikazio juridiko, politiko eta diplomatikoaren aurrean", azpimarratu du.
Carmelo Barrio legebiltzarkide popularrak gogora ekarri ditu "hemen eta basamortuan eman izandako lanorduak eta egindako bilerak", bai eta Aljeriako saharar errefuxiatuen kanpamenduetara eta Mendebaldeko Saharako Marokok okupatutako lurraldeetara egindako bidaiak. Haietan euskal parlamentari askok parte hartu dutela gogorarazi du, "xede berarekin aritu ere, saharar herriaren kausari eta haren askatasunari babesa emateko. Gaur hori guztia gogoratu nahi dugu, atzerapausorik eman beharrik izan gabe", esan du.
"Eusko Legebiltzarrak inoiz protagonismoren bat izan badu sahararren kausaren alde, euskal gizartea izan da, 47 urteren ondoren, Espainia zorretan duen herri horrekiko elkartasuna eta maitasuna hobekien adierazi izan duena".
PSOEk "oportunista" jo ditu erreakzioak
Txarli Prieto legebiltzarkide sozialistak irmo defendatu du Sanchezen Gobernuak hartutako jarrera, "Alderdi Sozialistak Mendebaldeko Sahararen egoerari konponbide bat emateko duen konpromisoa zalantzarik gabekoa izan da, da eta izango da beti".
Prietok ganberako kideen artean "pentsamendu bakarra" egotea gaitzetsi du, eta Sanchezek Marokoko erregeari bidalitako gutunaren ondorioz sortutako adierazpenak "esajeratuak, oportunistak eta okultistak" direla salatu du.
"Esajeratuak dira, juridikoki nazioarteko zuzenbidearen kontra joatea leporatzen zaiolako eta horrek gatazka areagotzea ekar omen dezakelako; ezjakintasunetik edo gaiztakeriatik bakarrik egin daitezkeen adierazpenak dira horiek. Kritikak oportunistak dira, hausnarketarik eta proportzionaltasunik gabe egiten diren heineanl, helburua ez delako gutuna bera, alderdi sozialistaren higadura intentzionatua baizik; eta okultistak, gutun horretan ez dagoelako nazioarteko ebazpenetan jasota ez dagoen termino, adierazpen eta orientazio bakar bat ere".
"Traizio bikoitza", Voxen arabera
Amaia Martinez Voxeko ordezkariak Sahara Marokori eman izana erabaki "arduragabea eta interesatua" da.
Sanchezek Marokoko erregeari bidalitako eskutitzak traizio bikoitza dakar Martinezen iritziz, "batetik, bere potentzia administratzaile garen saharar herriari traizioa eta, bestetik, Espainiako herriari egindakoa, erabakia aldebakarrez hartu izanagatik, bere gobernuarekin ere kontrastatzeko adorerik izan gabe".
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.