Aburtok gehiengo osoa lortuko luke, eta PSE-EEk gora egingo luke Donostian eta Gasteizen
Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoaren Kabinetearen Soziometroaren arabera, Juan Mari Aburtok (EAJ) gehiengo osoa eskuratuko luke 2023an egitekoak diren Bilboko udal hauteskundeetan, eta PSE-EEk Donostiako eta Gasteizko emaitzak hobetuko lituzke. Hiriburuetako aldaketa horiek kenduta, azken inkesta horren emaitzek ez dute ekainean kaleratutakoarekin alde handirik.
Boto asmoari buruzko inkesta urriaren 3tik 7rako tartean egin zuen Jaurlaritzak, EAEko 3.300 biztanleri telefonoz galdetuta. Ordurako, ia alderdi gehienek aurreratuta zituzten euren hautagaien aukeraketak. Hala, jakina zen Rementeria jeltzalea ez zela berriz aurkeztuko ahaldun nagusi izateko, eta Aburto alkategai izango dela berriro. Odon Elorzak PSE-EEren barne hauteskundeetara aurkeztuko zela iragarrita zuen; ez, ordea, Marisol Garmendiaren garaipena.
Esan bezala, galdeketa honetan badago aldea duela lau hilabete udal hauteskundeetarako iragarritakoekin.
Bilbon, Juan Mari Aburto hautagai jeltzaleak gehiengo osoa lortuko luke (15 zinegotzi), gaur egun dituenak baino bat gehiago, nahiz eta boto estimazioa apur bat txikiagoa izan (ekainean % 44,7koa zen, oraingoa % 44,3koa). Aurreko inkestak ez bezala (14 ordezkariri eutsiko ziola jaso zuen), honako honek bat egiten du EITB Focusek maiatzean aurreikusitakoarekin. EH Bilduk —orain 4 ditu— eta PSE-EEk zinegotzi kopuru bera eskuratuko lukete (5) eta % 15eko babesa baino gehiago (hurrenez hurren, % 16,4 eta 15,2; koalizio abertzaleak puntu erdi egingo luke gora, betiere aurreko inkestarekin alderatuta). Aldaketarik ez Elkarrekin Podemosentzat (2 zinegotzi; orain hiru ditu) eta PPrentzat, % 8,5 eta 8,7ko aurreikusitako babesarekin.
Donostiako boto estimazio eta zinegotzi kopuruari dagokionez, EAJk irabaziko lituzke bozak, baina babesa galduta (ekainean aurreikusitakoa baino hiru puntu gutxiago: botoen % 37,1 izatetik % 33,8 igaroko litzateke). Hori horrela, Eneko Goiak 10 zinegotzi lortu lituzke (gaur egun dituen berberak). EH Bilduk eta PSE-EEk zinegotzi kopuru bera eskuratuko lukete (6), sozialistentzat iragarritako boto estimazioak nabarmen egingo bailuke gora (4,3 puntu igoko litzateke, botoen % 21,5), ia-ia koalizio subiranista harrapatuta (% 21,7) eta ordezkari bat irabazita. Alderdi Popularrak bere hiru zinegotziei eutsiko lieke (botoen % 9,4), eta Elkarrekin Podemosek atzera egingo luke, bi ordezkari eta babesaren % 7,9rekin.
Gasteizen ere badago aldaketarik. EAJk (% 24,2) eta PSE-EEk (% 21,5) zazpina zinegotzi eskuratuko lituzkete, eta, hortaz, sozialistak EH Bilduren aurretik jarriko lirateke. Koalizio abertzaleak sei ordezkari izango lituzke (gaur egun dituenak), % 21,3ko babesarekin. PPk bost zinegotziak mantenduko lituzke (% 18,2), eta Elkarrekin Podemosek —egun, 3 ditu—, 2 ordezkari eta babesen % 7,1 lortuko luke. Ekaineko galdeketan Voxentzat iragarritako hazkundea apaldu du urriko galdeketak: botoen % 3,4 eskuratuko luke, eta oraingo honetan ere, Udaletik kanpo geratuko litzateke.
Foru hauteskundeei dagokienez, ez dago nobedade handirik, betiere Soziometroaren arabera. Araban, jeltzaleek lehen postua errepikatuko lukete, % 30,5eko boto estimazioarekin, ekaineko emaitzetatik ia puntu bat galduta, hori bai. EH Bildu bigarren indarra izango litzateke, babesaren % 23,2rekin. Galdeketaren arabera, PSE-EEk gora egingo luke botoen % 18,8 eskuratuta. "Popularrek" eta Elkarrekin Podemosek botoen % 14 eta % 6,7, eskuratuko lukete, hurrenez hurren. Voxek, aldiz, behera egingo luke (% 3,0), eta ordezkaririk gabe jarraituko luke.
Bizkaian, garaipen argia eskuratuko luke EAJk (% 44,4). Tarte dezentera, botoen % 22,4rekin, EH Bilduk bigarren lekuari eutsiko lioke, sozialistei (% 14,4) zortzi puntuko aldea aterata. Elkarrekin Podemosek laugarren postuari eutsiko lioke, apur bat gora eginda (% 8,2), eta gertu luke PP (% 7,1).
Lehen posturako lehia dago iragarrita Gipuzkoan EAJren eta EH Bilduren artean. Hurrenez hurren, babesaren % 36,3 eta % 33,0 lortuko lukete bi alderdiek. Sozialistek gora egingo lukete, botoen % 16,6 lortuta (ekainean iragarritakoa baino zazpi hamarren gehiago). Elkarrekin Podemosek babesari eutsiko lioke (% 7), baita PPk ere (% 4,4).
Zure interesekoa izan daiteke
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.