EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk eta EH Bilduk zinegotzi bat izango lukete jokoan Laudion

Jeltzaleek ordezkari bat gal lezakete, eta EH Bilduk bat irabaz lezake, 6 eskuratuta guztira. Gainerako alderdiek 2019ko emaitza bera izango lukete udalerri arabarrean.
EITB focus
EITB focus

EAJ izango litzateke Laudioko indar bozkatuena, botoen % 33,2 lortuta, baina zinegotzi bat gal lezake. EH Bilduk, aldiz, jeltzaleek galdu lezaketen ordezkaria lor lezake, guztira 6 zinegotzi erdietsita, eta botoen  % 27,8 jasota, 2019an baino % 2,9 gehiago.

Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen er, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.

PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta

Omniak hirugarren indarra izaten jarraituko luke, emaitza berarekin: 3 ordezkari eta botoen % 18,4. PSE-EEk ere bi zinegotzi izango lituzke berriro.

Grafikoa: EITB Media Grafikoa: EITB Media

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X