Albiste da
Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Focus boto asmoari buruz, hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak eta Korrika, Bilbon

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB Focus inkesta boto asmoari buruz
EITB Focus inkesta boto asmoari buruz

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Focus inkesta boto asmoari buruz: EAJren eta EH Bilduren arteko berdinketa teknikoa aurreikusten du EITB Focus inkestak, eserlekuetan, baina alderdi jeltzalea izango litzateke bozkatuena, hiru puntuko aldearekin. EAJ nagusituko litzateke Bizkaian, eta EH Bildu Araban eta Gipuzkoan.

- Hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak: Apirilaren 21eko hauteskundeetako mahaiak osatuko dituzten pertsonak aukeratzeko zozketak gaur egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Funtzio hori betetzea egokitzen zaien herritarrei martxoaren 22tik 28ra bitartean jakinaraziko zaie, eta alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte Eskualdeko Hauteskunde Batzordean martxoaren 23tik apirilaren 4ra bitartean.

- Korrika, Bilbon: Atzotik Bizkaiko lurretan dabil Korrika, eta gaur iritsiko da Bilbo hiriburura, 15:30ak aldera. Handik Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi edo Trapagaranen barrena ibiliko da, eta Ortuellan amaituko du eguna. EITB Mediako hedabideek Korrikaren jarraipena egingo dute eta eitb.eus-ek zuzenean emango ditu lasterketaren irudiak, streaming bidez 24 orduz. 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X