Euskal hitzarmenak lehenestea onartu du Espainiako Gobernuak, EAJrekin akordioa egin ostean
Aurrerantzean, langileentzat onuragarriagoak badira, erkidegoetako zein lurraldeko lan hitzarmenak lehenetsiko dira, Estatukoen gainetik, EAJk eta Espainiako Gobernuak itxi duten akordioaren arabera.
Ministroen Kontseiluak gaur onartu du erabakiari bide emateko Langileen Estatutuan egin beharreko moldaketa. Neurria berehala sartuko da indarrean.
Berez indarrean behar zuen neurriak iazko abendutik, jeltzaleek eta sozialistek inbestidura akordioan adostutako puntuetako bat zelako. Urtarrilaren 10ean, baina, Kongresuak (Podemosen, PPren, Voxen eta UPNren botoekin) Langabeziako sorospenaren dekretua atzera bota zuen, eta horrekin batera bozkatu zen beste dekretua, tokian tokiko hitzarmenak lehenesteari zegokiona ere, bertan behera geratu zen. Hori horrela, Estatuko hitzarmenen prebalentzia nagusitu zen berriro.
Tokian tokiko hitzarmenak Estatukoen gainetik lehenesteko aldaketa egin dute Langileen Estatutuaren hainbat artikulutan. Hala, horrela jasota egongo da aurrerantzean: "Autonomia Erkidegoetako hitzarmenek lehentasuna izango dute gainerako sektore hitzarmen edo Estatuko hitzarmenen gainetik baldin eta baldintzak langileentzat onuragarriagoak badira". Probintziako hitzarmenek ere lehentasun bera izango dute araudia mesedegarriagoa denean.
EAJ, pozik
EAJk ohar batean eman du akordioaren berri, eta azpimarratu jeltzaleek urtarrilean emandako hitza bete dutela. Orduan adierazi zutenez, neurria berriz indarrean jartzeko "erne" arituko ziren.
Hori horrela, "pozik" agertu da gaur Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramailea. "Aldarrikapen historiko honi esker, EAEko langileek eta baita Estatuko beharginek ere lan baldintza hobeak izango dituzte", adierazi du. "Gure herritarren beharrizanei bide ematen dien Euskadiren ahotsa da Euskal Taldea Madrilen", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
450 kulturgilek baino gehiagok eskatu dute Mugimendu Sozialistari Bilbon eta Gasteizen txosna jartzen uzteko
Bada Garaia ekimenaren baitan, bi hiriburuetan ezarritako debekua altxatzeko galdegin dute dozenaka idazlek, abeslarik, aktorek eta bertsolarik. Bilboko Konpartsei eta Gasteizko Txosna Batzordeari gatazka behingoz konpontzeko deia egin diete artistok.
Cerdanek ukatu du Leire Diezen ustezko sarearen burua dela, eta salatu "kanpaina mediatiko" baten biktima dela
PSOEko Antolakuntza idazkari izandakoaren iritziz, UCOren helburua "pertsonak suntsitzea da, ez delituak ikertzea". Argudiatu duenez, Polizia Judizialak gertakari zehatzak ikertu eta, ondoren, erantzuleak bilatu ordez, "alderantzizko metodologia" erabiltzen du.
Europako Migrazio Itunaren "hutsuneak eta zalantzak" kritikatu dituzte Kanarietako eta Euskadiko gobernuek, indarrean jarri aurretik
Migrazioaren eta Asiloaren Europako Ituna indarrean jartzeko astebete falta denean, "ziurtasun baino zalantza gehiago" daudela deitoratu dute. "Elkartasunak agenda, aurrekontua, gobernantza eta erantzukidetasuna izan behar ditu", azpimarratu du Nerea Melgosak.
Sanchezek dioenez, ez zituen Diezen "ibilerak" babestu, ez zuen haien berri, eta izan balitu ez zituzkeen onartuko
Pedro Sanchezek iragarri duenez, PSOEko talde juridikoa Leire auziari buruzko dokumentazio guztia aztertzen ari da, alderdiaren "ohorea" babesteko ekintza egokiak abiatzeko. "Nire gobernua gobernu garbia da, nire alderdia alderdi zintzoa da, eta, oroz gain, ustelkeria gutxi batzuen kontua da", azpimarratu du.
Bengoetxea: "Informazioak kezkagarriak dira, egunen batean Sanchez presidenteak azalpenak eman beharko ditu"
Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehen lehendakariordea PSOE "ataka zailean" jartzen ari diren ustezko ustelkeria auzien inguruan mintzatu da. Horren ustez, "egoera larria da", eta buruzagi sozialistak azalpenak eman beharko ditu. Auziek Jaurlaritzan izan dezaketen eraginaz galdetuta Bengoetxeak erantzun duenez, Jaurlaritzak "euskal agenda du" eta "ez da despistatzen".
Errenteriako alkateak Adingabeen Fiskaltzaren aurrean lekukotasuna emango du bihar Xenpelar auziaren inguruan
Errenteriako Udalak Polizia Judizialaren eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi zuen atzo sexu-eraso salaketen inguruan duen informazio guztia, eta eduki hori egiaztatzeko deitu dute alkatea.
Leire Diezek Cristina Narbonarekin hitz egin zuen Pedro Sanchez presidentearen aurkako erasoak "bideratzeko" asmoz
UCOk bien arteko elkarrizketa bat jaso du Leire kasuaren sumarioari erantsitako txosten batean.
EITBren euskarazko ikus-entzunezko edukiak ahalik eta gehien zabaltzea babestu du Eusko Legebiltzarrak
EAJren eta PSE-EEren zuzenketa bat da, EH Bilduk EITBk euskarazko audio eta azpitituluen edukia nazioarteko streaming plataformei doan lagatzeko egindako proposamen bat atzera bota ostean. Nazioarteko plataforma eta operadoreekiko harremana ere sustatuko da.
Errenteria, Lezo eta Pasaiako alkateek portuaren eskumenak eskualdatzea eta gobernantza eredu berri bat eskatu dute
Pasaiako portuak "euskal ekonomian zeregin estrategikoa" duela nabarmendu dute, eta portuko eremuak "jarduera berritzaileak eta enplegu berriak sustatzen dituzten enpresen eskura egotea" eskatu dute.
PPk berriro jeltzaleei mezua, Tubos Reunidosen miaketaren ondoren: "Azalpenak eman beharko ditu EAJk"
Guardia Zibilak Tubos Reunidosen egoitzan egindako miaketaren ondoren, Alderdi Popularrak, beste behin, EAJri begiratu dio, ustelkeriaren aurrean zein jarrera duen argitu dezan eskatzeko. Alma Ezcurra PPren Koordinazio Sektorialeko idazkariordeak esan du Euskal Herriko enpresa erreferenteetako bat ustelkeriak zipriztindu ondoren, jeltzaleek euren iritzia eman behar dutela eta herritarrei azalpenak eskaini. "Ustelkeriarekin bat egiten duten edo aurka dauden azaldu behar dute", adierazi du.