Europako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Posta bidezko 55.036 boto onartu dituzte Hego Euskal Herrian Europako hauteskundeetarako

Horietako 45.466 EAEn zenbatu dira, eta 9.570 Nafarroan. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 26.382 boto Bizkaian zenbatu dira, 12.812 Gipuzkoan eta 6.272 Araban.
Posta bidezko informazioa emateko jarraibideak Correosen. Artxiboko argazkia: EFE
Posta bidezko informazioa emateko jarraibideak Correosen. Artxiboko argazkia: EFE

Correosek posta bidezko 55.036 boto onartu ditu Hego Euskal Herrian, igandeko hitzordurako. Horietako 45.466 Euskal Autonomia Erkidegoan zenbatu dituzte, eta 9.570 Nafarroan.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 26.382 boto Bizkaian zenbatu dira, 12.812 Gipuzkoan eta 6.272 Araban.

Correosek posta bidezko 571.018 boto kudeatu ditu Espainian Europako hauteskundeetara begira. Dena dela, baliteke datu hori zertxobait aldatzea, ostiraleko 14:00ak arte jaso baitituzte. Hain zuzen ere, ordu horretan amaitu da Espainiako Hauteskunde Batzordeak posta bidezko botoak bidaltzeko ezarritako epea, enpresa publikoak jakitera eman duenez.

2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan onartutako posta bidezko botoen kopuruarekin alderatuta, % 102,36 gehiago dira, 282.172 eskaera jaso baitziren orduan. Azken urteotan, Europako hauteskundeek beste hauteskunde-prozesu batzuekin bat egin dute, eta, hortaz, 2014an egin ziren azkenengoz hauteskundeak berezita. 

Europako hauteskundeetarako posta bidezko boto gehien jaso dituzten autonomia-erkidegoak Madril (110.892), Andaluzia (81.866) eta Katalunia (71.863) izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X