EAE-KO AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

D'Anjou sailburuak azaroaren 11n abiatuko du aurrekontu proiektua negoziatzeko bilera sorta oposizioarekin

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die EH Bildu, PP eta Sumar alderdiei.
Noël-dAnjou-consejero-Hacienda-efe
Noel D'Anjou Ogasun sailburua, gaur, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

Noel D'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak 2025eko aurrekontu proiektua negoziatzeko bilera sorta abiatuko du datorren astelehenean, hilak 11, oposizioko alderdiekin, Voxekin salbu. Testuinguru horretan, proposamen "zehatzak, bideragarriak eta errealistak" egiteko eskatu die EH Bildu, PP eta Sumar alderdiei. 

Informazioa osatzeko lanean ari gara...

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pello Otxandianok estatus berri bat adosteko "erabateko eta mugarik gabeko konpromisoa" eskaini dio lehendakariari

EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandianok bat egin du lehendakariak “garai ilunen” mehatxuaren inguruan egindako diagnostikoarekin. Ildo horretan, azpimarratu du EH Bildu prest dagoela, “mugarik gabe”, Euskal Herriaren eta euskal gizartearen defentsan lankidetzan egiteko: “Lehendakariak eta gobernuak gure erabateko kolaborazioa izango du testuinguru historiko honi aurre egiteko”.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Hernandez (Sumar): "Estatutuaren inguruko eztabaida ezin da modu abstraktuan egin, eskumenak nola erabiltzen diren ikusi behar da”

Politika orokorreko osoko bilkuraren arratsaldeko saioan, Sumarreko legebiltzarkideak ohartarazi du estatutu berriari buruzko eztabaida autogobernuaren benetako erabileran eta dauden eskumenetan oinarritu behar dela. Hernandezek azpimarratu du jokoan dagoena ez dela soilik legegintzaldi bat, Euskadik krisi klimatikoari, prekarietateari, desberdintasun sozialari eta etxebizitzari erantzuteko duen gaitasuna baizik. 

Gehiago kargatu