Lehendakaria AEBn da jada, "aliantza berriak" bilatzeko
Imanol Pradales lehendakaria AEBra iritsi da jada. Lau egunez, Washingtonen eta New Yorken egongo da, eta bilerak egingo ditu AEBko biltzarkideekin eta senatariekin, Solomon R. Guggenheim Fundazioarekin, euskal komunitateekin, sektore aeroespazialeko eta BTIko euskal enpresa-talde batekin, eta baita IBM hub kuantikoarekin ere, Donald Trump presidentearen politikek Euskadiko ekonomiari eta enpresei nola eragin diezaieketen jakiteko, besteak beste.
Pradalesek AEBra egingo duen lehen bidaia ofiziala astelehen arratsaldean hasiko da, Washingtongo euskal komunitateari egingo dion harrerarekin. Asteartean, sektore aeroespazialeko eta BTIko euskal enpresa talde batekin bilduko da, AEBko industria aeroespazialaren eta euskal ekosistema aeronautikoaren esperientziak eta ezagutzak trukatzeko.
Eguerdi aldera, 2016an Kapitolioko Bakearen parkean landatutako Gernikako Arbolaren kimua bisitatuko du, eta, ondoren, George Washington Unibertsitateko School of Media & Public Affairs-en egingo den topaketa batean parte hartuko du irakasle eta ikasleekin.
"Demokrazia, harreman transatlantikoak eta multilateralismoa: nazioarteko eszenatoki berriaren ikuspegi europarra" lelopean, mahaiak AEBren eta Europaren arteko harremanen fase berri bati nola ekin aztertuko du. Gaurkotasun geopolitikoa, harreman transatlantikoa, segurtasuna, merkataritza eta muga-zergen politika izango dira mahai-inguruaren ardatz, baita AEBn demokrazia eta erakundeak indartzeko balio dezaketen esperientziak ere.
Bilera demokratekin eta errepublikanoekin
Asteartean, halaber, John Garamendi Alderdi Demokrataren biltzarkidearekin bilduko da. Garamendi euskal jatorrikoa da, eta AEBko euskal lobbyaren gizon boteretsuenetako bat, Euskadiren eta Estatu Batuen arteko administrazioen eta enpresen arteko topaketak bideratzeko duen eraginagatik.
Ondoren, Senatuan Idaho estatua ordezkatzen duen James E. Risch Alderdi Errepublikanoaren senatariarekin bilduko da; Senatuko kide kontserbadoreenetakotzat jotzen omen dute. Boisen bizi den euskal komunitatearen berri du Rsichek.
AEBko bi agintari horiekin Donald Trumpek Etxe Zurira itzuli zenetik abian jarritako politika berriaz arituko da lehendakaria, eta politika horrek Euskadiko ekonomiari eta enpresei nola eragin diezaiekeen galdetuko die zuzenean.
Asteazkenean New Yorkera
Asteazkenera begira, lehendakaria New Yorkera joango da, eta Solomon R. Guggenheim Fundazioaren arduradun nagusiekin bilduko da. Bilera horretan, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia ere izango dira.
Topaketa horretan, museoaren etorkizuneko erronken gainean hitz egingo dute, hala nola bilduma propioa bultzatzea, museoaren nazioarteko dimentsioa indartzea eta "Euskadiko ekosistema kulturala garatzeko funtsezko" palanka izaten jarraitzea, besteak beste.
Egun honetan bertan, Imanol Pradalesek harrera egingo dio New Yorkeko euskal komunitateari. Euskal jatorriko pertsona ugari dago New Yorken, askok bertan osatu dituzte familiak, eta bigarren eta hirugarren belaunaldiko oinordekoak dituzte; beste batzuk, berriz, iritsi berriak dira. Horietako hainbatekin bilduko da lehendakaria.
Bidaia ostegunean amaituko da. Lehendakariak IBM enpresa bisitatuko du, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin batera. Gaur egun, IBM BasQ estrategia abiarazteko euskal erakundeen aliatuetako bat da. BasQ ekimena Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak zuzentzen du, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta Euskadi munduko hub kuantiko nagusien artean kokatzea du xede.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.