BILERA-SORTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PP eta Sumar hartu ditu gaur lehendakariak, bilera-sorta hasteko

Euskal agendako gaiak Legebiltzarreko alderdiekin aztertu nahi ditu Imanol Pradalesek. Goizeko lehen orduan, Javier De Andresekin bildu da, eta, ondoren, Jon Hernandez hartu du.

Javier de Andrés (PP) e Imanol Pradales (EAJ), en la ronda política del Gobierno Vasco.
18:00 - 20:00

Javier De Andres (PP) eta Imanol Pradales (EAJ). Bideotik hartutako irudia.

PP eta Sumarrekin batzartuz ekin dio gaur Imanol Pradales lehendakariak alderdi politikoekin egingo duen bilera-sortari. 09:00etan, Javier De Andres popularrarekin bildu da, eta 11:00etan, Sumarreko Jon Hernandez hartu du.

Donostiako Miramar jauregian oporren osteko lehen Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren iragarri zuen Pradalesek bilera-sorta, eta euskal agendak hurrengo hilabeteetan izango dituen gaiei buruz hitz egitea izango duela helburu.

Alde batetik, Estatuko eta erkidegoko egoera politiko eta sozio-ekonomikoa aztertuko dituzte; besteak beste, Estatuko politikak bizi duen liskar egoera eta AEBk ezarritako muga-zergek euskal enpresetan duten eragina.

Horrez gainera, hurrengo urterako aurrekontu proiektua aurkeztuko die. Horri dagokionez, alderdien lehentasunak zeintzuk diren jakin nahi duela ere adierazi du lehendakariak.

Autogobernua ere izango dute hizpide. Falta diren eskumenak eskualdatzeko prozesua azaltzeaz gainera, Estatutu Itun berri bat lortzeko bidean aurrera egiteko dauden aukerez hitz egin nahi du.

Gaurko batzarren ondoren, astelehenean, irailak 8, PSE-EEko ordezkaria jasoko du, eta asteartean, hilak 9, EH Bildukoa eta EAJkoa.

PPren kritikak

Javier De Andresek popularrekiko jarrera "etsaikorra" izatea leporatu dio EAJri, eta Pradalesi eskatu dio uko egin diezaiola Estatuaren eskumen "esklusiboak" eskatzeari.

Gainera, Euskadin "erradikaltasunaren gorakada" izaten ari dela ohartarazi du, eta EH Bildurengana hurbiltzea leporatu die jeltzaleei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X