Euskadik eta Kanariek lankidetza indartzeko aukera dutela nabarmendu du lehendakariak
Imanol Pradales lehendakariak “elkarrizketan, negoziazioan eta akordioetan oinarritutako politikan sakondu" beharra dagoela azpimarratu du Kanarietara egindako lan-bidaian. Ildo horretatik, zientzian, ekonomia urdin jasangarrian edota migrazioan “jauzi bat emateko aukera” dagoela esan du.
Albiste gehiago politika
Amurrion ertzain baten aurkako pintaketak agertu direla salatu du Segurtasun Sailak
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, pintadetan 'zipaio' deitzen diote ertzainari, 'Alde hemendik' mezuarekin batera.
Pradalesek Illa hartuko du irailaren 19an
Lehendakariak "proiektuak eta balioak partekatzen dituztenekin aliantzak" bilatu nahi ditu.
Astigarraga eta Usurbil, bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu
Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak etxegabetzeen aurkako babesa indartu nahi du, etxebizitzarako eskubidea bermatu eta Donostiako metropoli-inguruneko bi udalerri izanik, hiriburuak eragindako tentsio-adierazleak aztertu.
Lehendakaria "oso kezkatuta" dago PP eta Vox alderdien balizko gobernu batekin, birzentralizazioa ekar lezakeelako
"Testuinguru horretan, prest egon behar dugu Euskadi, euskal erakundeak, euskara eta politika publiko guztiak gogor defendatzeko", esan du. Kanarietara egin duen bisitan, errefuxiatuekin lan egiten duten elkarteekin bildu da Imanol Pradales, eta Open Arms ontzian izan da.
Pradales lehendakaria 'Open Arms'eko kideekin bildu da
Lehendakariak eta Nerea Melgosa sailburuak Open Arms ontzira egindako bisitan, Imanol Pradalesek gobernuz kanpoko erakundeak Kanarietan egiten duen lana babestu nahi izan du.
EAJk irailaren 20an egingo du lehen ekitaldi ofiziala Marceau etorbideko eraikin sinbolikoan, Parisen
Maitane Ipiñazar EBBko idazkariak ez du ekitaldi "hunkigarri" horren inguruko xehetasunik aurreratu, baina azpimarratu du "oso garrantzitsua" dela "EAJrentzat, baita euskal gizartearentzat ere, eraikin hori berreskuratzea".

Gasteizko alkateak Aranako errefuxiatuentzako zentroko plazak 350etik 200era murrizteko eskatu dio Espainiako Gobernuari
Maider Etxebarriak Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari eskatu dio zentroko espazio batzuk inguruko auzokideek erabili ahal izatea errefuxiatuei integratzen laguntzeko.
Asiron, Endika Alonsoren aurkako salaketari buruz: "UPNk politika judizializatzeko joera du; gauza horiek ez lirateke eztabaida politikotik irten behar"
Hatortxu Rocken egindako adierazpenengatik salatu du UPNk EH Bilduren zinegotzia, eta Iruñeko alkateak defendatu egin du. Joseba Asironen arabera, "pertsonen eskubideen defentsa ezin da inoiz delitu izan".
Andueza: "Autogobernuaren etorkizuna Estatuarekin adostu beharko da, Konstituzioaren barne"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan esan duenez, "batzen gaituzten gaietan jarri behar dugu arreta, ez bereizten gaituztenetan". Horren ustez, “autogobernuaren etorkizuna Estatuarekin adostu eta Konstituzioaren baitan egon beharko da”.