EAJk diputatu bat gehiago lortu eta hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke Bizkaian, eta EH Bilduk emaitza hobetuko luke
Jeltzaleek botoen % 26,9 lortuko lituzkete Bizkaian, eta EH Bilduk, berriz, % 24. 2023ko emaitzak hiru puntu hobetuko lituzke Bizkaian koalizioak. PSE-EEk eta PPk ordezkaritzari eutsiko liokete, eta Sumarrek zeukan eserleku bakarra galduko luke.
EITB Focusen atal berriaren arabera, hauteskunde orokorrak egingo balira, EAJk botoen % 26,9 lortuko lituzke Bizkaian (jeltzaleek bozen % 27,1 jaso zituzten 2023an lurralde horretan). Hala, EAJ bi eserleku izatetik hiru izatera pasatuko litzateke Bizkaian.
EAJren atzetik, EH Bildu izango litzateke bigarren indarra Bizkaian, eta egun dauzkan bi eserlekuei eutsiko lieke. Lurralde horretan lortu du EH Bilduk igoerarik handiena, 2023ko hauteskunde orokorretan lortutako % 20,8tik % 24ra igaroko litzateke eta.
Sozialistek ere bi eserlekuei eutsiko liekete Bizkaian, baina hiru puntu behera eginda ( % 26tik % 23,1era). PPk berdin jarraituko luke eta Bizkaian duen eserleku bakarrari eutsiko lioke, baina boto-asmoan beherakada nabarmena izango luke (% 11tik % 9,4ra).
Sumarrek diputatu bakarra galduko luke, Bizkaikoa, alegia, eta botoen % 11 izatetik % 8,2 izatera igaroko litzateke. Voxek ez luke ordezkaririk lortuko Bizkaian, baina boto-asmoari dagokionez puntu eta erdi baino gehiago egingo luke gora (% 2,7tik % 4,3ra).
Fitxa teknikoa
EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400, EAEko lurralde historiko bakoitzean, eta 400, Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.
Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketak eginda.
Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasunaren atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduk Guardiako EAJko alkatearen aurka jarritako salaketa
"Presio-estrategia politiko" kanpaina bat egitea leporatu dio alkateak koalizioari.
Bengoetxea, EHUko errektorea: "Ikasle-mugimenduari eskatu diogu ez erortzeko probokazioetan"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak zentzuz jokatzeko eta probokazioetan ez erortzeko deia egin du. Ikasle-antolakundeekin harremanetan jarri dela adierazi du, eta Voxen jokoari ez jarraitzeko eskatu die, baina, horren ustez, "libre dira nola jokatu nahi duten erabakitzeko".
Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.
Aitor Esteban estatus berriaren itunaz: "Duela pare bat aste itxaropentsu nengoen, orain zalantzak ditut"
"Egun on" saioan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak esan duenez, "duela pare bat aste itxaropentsu" zegoen estatus berria adosteko aukeraren aurrean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko hiruko elkarrizketak ikusita, baina "orain zalantzak" ditu. "Ateak irekita daudela dirudienean, ustekaberen bat gertatzen da", adierazi du.
ETAko preso batzuek jasotako espetxe baimen eta gradu aldaketaren inguruko eztabaida izan da gaur Legebiltzarrean
ETAko presoei mesede-tratua ematea leporatu diete Javier De Andres Euskadiko PPko buruak eta Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Imanol Pradales lehendakariari eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuari.
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Zupiriak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxek Gasteizen deitutako ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten ekitaldia” izango da, “15 lagunek deituta”.
Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".