PPk erretiratu egin du Arana zentroari buruzko ekimena, eta ez da gaia eztabaidatuko Legebiltzarrean
EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek erdibideko zuzenketa bat adostu dutela jakin ondoren hartu du erabakia PPk. Ezkerreko alderdiok gaiaren inguruko “adostasun instituzionala” eta “eztabaida eraikitzailea” abiaraztea eskatu behar zuten bihar Gasteizko Ganberan.
Alderdi Popularrak erretiratu egin du Aranako errefuxiatuen zentroaren proiektua bertan behera uzteko bihar Eusko Legebiltzarrean aurkeztu behar zuen legez besteko proposamena, eta, ondorioz, ez da gaia eztabaidatuko.
EH Bilduk, PSE-EE eta Sumarrek erdibideko zuzenketa bat adostu dutela jakinarazi ondoren iritsi da popularren erabakia. Adostutako testuan, gaiari buruzko “eztabaida eraikitzailea” abian jartzea eta “adostasun instituzionala” lortzea eskatzen zioten Espainiako Gobernuari. Ezkerreko hiru alderdion gehiengoak, zuzenketak aurrera egitea ahalbidetuko zuen, baina, orain, popularrek ekimena erretiratua, ez da halakorik gertatuko.
Nolanahi ere, Aranako zentroari buruzko gaiak bihar lekua izango du Legebiltzarreko gai-ordenean, Voxek eramango duelako bere legez besteko proposamena. Eskuin muturreko alderdiak ere, harrera zentroaren egitasmoa atzera botatzea eskatuko du. Inork ez dio zuzenketarik aurkeztu proposamenari, eta bere horretan geratuko da.
Akordioa
Arratsaldeko lehen orduan jakin da PSE-EEk, EH Bilduk eta Sumarrek akordioa lortu dutela, Gasteizko Arana errefuxiatuentzako harrera-zentroaren inguruan testu bateratu bat aurkezteko, biharko osoko bilkuran. Bertan, Espainiako Gobernuari eskatu behar zioten "elkarrizketa eraikitzailea" abiarazi dezala EAEko erakundeekin, zentroari buruzko "adostasun instituzionala" lortzeko.
Espainiako Gobernuak errefuxiatuentzako zentroa Arana ospitale zaharraren eraikinean irekitzeko asmoa erakutsi zuenetik, agerikoak izan dira gaiaren inguruan gobernukide diren EAJren eta PSE-EEren arteko iritzi kontrajarriak. Ereduan ez datoz bat, eta ezberdintasun hori irudikatuko zuten biharkoan ere, osoko zuzenketa bana aurkeztuta.
Jeltzaleen testuak dio "Espainiako Gobernuak inposatutako" zentroa ez datorrela bat "harrerarako euskal ereduarekin". Zentro txikiagoak defendatzen ditu EAJk, eta Aranako proiektua bertan behera uzteko eskatu behar zuten.
Hasieran, sozialistek eurek bakarrik eraman behar zuten testua, baina, azkenean, EH Bildurekin eta Sumarrekin erdibideko zuzenketa bat adostu dute. 40 legebiltzarkide batzen dituzte hiru taldeok, eta, beraz, aurrera egingo zuen testuak: bertan, Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko "adostasun instituzionala" eskatzen zen, eta, horretarako, "elkarrizketa eraikitzailea" abiarazi dezala galdegingo zioten Pedro Sanchezen Exekutiboari. "Proiektuaren diseinua, garapena eta baliabideen kudeaketa" guztien artean adostea da ezkerreko alderdiek bilatzen dutena.
PPk bere proposamena erretiratu ez balu, denbora gutxian, bigarrenez ez ziren bat etorriko bihar EAJ eta PSE-EE: urriaren hasieran, lan-eskaintza publikoetan euskara blindatzeko EAJren proposamena ez zuten babestu sozialistek.
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.