Ernaik salatu du bere kontrako “kriminalizazio saiakera baterako operazioa” dagoela martxan
Ezker abertzaleko gazte erakundeak bideo bat argitaratu zuen bart sare sozialetan, joan den larunbat goizaldean Gernikako Juntetxean egindako ekintza erakutsiz. Azken egunotan egin dituzten ekimenekin "gure herrian muturreko egoera bat bizi dugula" erakutsi nahi izan dutela adierazi dute, eta euren kontrako "kriminalizazio saiakera" salatu dute.
Ernairen pintaketa, Juntetxearen atarian. Argazkia: Begoña Gil
Ernai ezker abertzalearen gazte erakundeak Gernikako Juntetxetik Espainiako bandera eraman izana eta "Gurea ikurriña" pintaketa egin izana bere gain hartu ditu bere sare sozialetan.
Ernai Gernikak zabaldutako bideo batean, kaputxadun batzuk ikusten dira Bizkaiko erakunde legegilearen egoitzaren atarian sartzen, bi bandera kentzen (europarra ere bai) eta ondoren su ematen.
Ernairen esanetan, "Gernikako Arbola abertzaletasunaren eta antifaxismoaren ikur da" eta "sinbolo espainolista eta arrotzek ez dute lekurik".
Azken egunotan hainbat "ikur espainolista" kendu ditu gazte erakundeak "antiespainolismoa eta independentzia" aldarri, eta berriki, Durangon erakutsi dituzte.
Ekintza hauek arrabotsa sortu dute azken egunotan, eta arratsaldean, X sare sozialean zabaldutako mezu berri batean, Ernaik ondokoa adierazi du: "Gure herrian muturreko egoera bat bizi dugu. Horregatik, azken asteetan hainbat ekimen egin ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan, egoera desnormalizatu eta eztabaidaren erdigunean jartzeko".
"Bide horretan, hainbat hedabide eta alderdi politikok kriminalizazio saiakera baterako operazioa jarri dute martxan", Ernairen iritziz, eta horren gaineko irakurketa egiteko prentsaurrekoa deitu dute, astearterako, Bilbon.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.