Euskararen alorrean harago joateko eskatu dio Barkosek Chiviteri eta zonifikazioa kentzeko
Nafarroako presidente ohiaren ustez, euskara berezko hizkuntza gisa aitortzeak "ez luke ezer aldatuko", eta hizkuntza lurralde osoan ofizial egitea aldarrikatu du.
Uxue Barkos Nafarroako presidente ohi eta Geroa Bairen senatariaren ustez, "demokratikoki osasuntsua" izango litzateke Foru Hobekuntzaren Legea (Lorafna, gazteleraz) erreformatzea, araua errealitate sozialera egokitzeko. Dena dela, euskararen alorrean, harago jotzearen alde egin du, eta hizkuntza lurralde osoan ofizial egiteko eta zonifikazioa kentzeko eskatu du, "bai legearen erreformari, konbentzimendu osoz, urgentziaz, baina ez presaz".
Legea eguneratzea babestu du Barkosek Nafarroako Parlamentuan egin duen agerraldian. Legealdi honetan, lantaldea sortu dute foru ganberan, eta araudia erreformatzea egokia ote den aztertu dute hainbat adituk.
Bezperan, Maria Chivite Nafarroako egungo presidenteak euskara "berezko hizkuntza" gisa aitortzea proposatu zuen. Horren harira, Barkosek esan duenez, aldaketa horrek "ez luke ezer aldatuko", eta pauso gehiago galdegin ditu. Zonifikazioa bertan behera utzi, eta Nafarroa osoan euskara ofizial egitea babestu du. "Argi dago hauxe dena unea, hori da zentzuzkoena. Bada garaia anomalia hori konpontzeko, Parlamentuan eta adostasunez. Nafarroa zigortzen ari den akats historiko hori desegin behar da", aldarrikatu du.
Gogora ekarri duenez, 1980an euskararen ofizialtasuna onartu zuten Nafarroa guztian baina erabaki hori ez zen Nafarroako Foru Hobekuntzan jaso. "Egungo egoera eta 1982an zegoena ezberdina da. Orduko hartan euskara eta ETA lotu zituzten. Egun ez dute argudio horri eusteko modurik", arrazoitu du.
Aldebikotasuna eskatu dio Estatuari
Euskararen alorrean ez ezik, beste hainbat eremutan ere beharrezkotzat jo du erreforma Barkosek, eta 44 urteotan Estatuak izan duen jarrera salatu. Besteak beste, aipatu du 1982ko arauak jasotzen zituen eskualdaketa batzuk gauzatu gabe daudela edota Hitzarmen Ekonomikoaren Legeak zerga batzuk kudeatzeko "trabak" jartzen dituela.
"Hori ez da aldebikotasunez jokatzea", kritikatu du. Kontrara, azaldu du Nafarroako Gobernuak dagokiona ordaintzen duela, eta "Estatuaren betetze maila kontrolatzeko mekanismoren bat" ezartzea proposatu du. Izan ere, horren ustez, afera horiek "ezin dira Espainiako Gobernuaren borondatearen menpe egon".
Gainerako taldeen iritziak
Taldeen txandan, zonifikazioa kentzea baztertu dute UPNk eta PPk. Arantza Biurrun (PSN), aldiz, Chiviteren ekimena txalotu du, eta Adolfo Araizek (EH Bildu) eta Miguel Garridok (Zurekin Nafarroa) babestu egin dute Barkosen planteamendua.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.