Politika
Santurtzin gehiengo alternatiboa osatzeko aukera dagoela uste du EH Bilduk
Santurtzin, udalean EAJ ordezkatu lezakeen gehiengo bat osatzeko aukerak ikusten ditu EH Bilduk.
Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak adierazi duenez, udal taldeen ardura izango da balizko akordio bat osatzea.
Eta gaineratu du, Santurtziko alkatearen dimisioaren ondoren gertatutakoak argi islatzen duela "EAJren kudeaketa publikoa ulertzeko modua amaituta" dagoela.
Atzo Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako elkarrizketan, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan zuen, ordea, ez duela Santurtziko alkatetza galtzeko arriskurik ikusten.
Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaile polemikoa hil da, 73 urte zituela
Besteak beste, Bateragune auzian eta 18/98 makroepaiketan egin zen ezagun. 30 urte luzeko ibilbidean, ETAko kide zirelakoan epaitutako akusatu batzuekin izandako aurrez aurrekoengatik eta inpartzialtasun faltagatik egin zen mediatiko Murillo.
UPNk Ibarrola aukeratu du Nafarroako hauteskundeetarako zerrendaburu, botoen % 85ekin
Ibarrolak esan du "Nafarroak behar duen aldaketa politikoa gidatzeko konpromisoarekin" heltzen diola erronkari, eta azpimarratu du bere alderdia dela "benetako alternatiba bakarra".
Hizkuntza politika berriak eragile ezberdinekin eraikitzea helburu duen prozesua hasi du EH Bilduk
Euskarak “momentu kritikoa” bizi duela ikusita, “eskala handiko erreakzioa” lortu nahi du koalizioak. Horretarako, euskararen komunitate osoaren eta adituen parte-hartzea izango duen prozesua egingo dute hurrengo asteetan.
PSE-EEk EAJri eskatu dio argitzeko Santurtzin presioa egin ote zuen gertuko jendea kontratatzeko, eta esan du “ez dela trukerako txanpona izango”
Sozialistek auzi hori Trapagarango egoeratik bereizi dute —bertan gutxiengoan gobernatzen dute—, eta udalaz gaindiko akordioak baztertu dituzte.
EH Bilduk berriro irabaziko luke Gasteizen eta 8 zinegotzi izango lituzke, eta PSE-EEk eta EAJk 6 zinegotziei eutsiko liekete
PPk egun dituen 6 ordezkarietako bat galduko luke, Elkarrekin alderdiak zinegotzi bat mantenduko luke eta Voxek lehen aldiz lortuko luke ordezkari bat.
Estebanen ustez, PSE-EE hauteskundeei begira dago, eta horregatik areagotu ditu EAJren kontrako kritikak
Herri Irratian eskaini duen elkarrizketa batean EAJren EBBko presidenteak esan duenez, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak "dena antolatuta du zarata egiteko", benetan ez dagoelako lasai hitz egin ezin daitekeen eztabaida sakonik.
Ikurrina eztabaida legegiletik kanpo geratu da Idahon, eta eraikin ofizialetan jarraitu ahal izango du
Lehendakariak Idahoko Estatuko Ordezkarien Ganberari horren inguruko azalpenak igorri ostean, Eusko Jaurlaritzak esan du ez dutela ikurrina debekatuko.
Laura Garridoren esanetan, Santurtziko, Getxoko eta Osakidetzako kasuek erakusten dute EAJk "legezkotasuna urratzen" duela bere mesedetan
Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak salatu duenez, Santurtziko lan-eskaintza publiko baten azterketaren ustezko filtrazioak, Getxoko jauregiaren kasuak eta Osakidetzako segurtasuneko buru ohia kargura titulu faltsu bat aurkeztuta iritsi izanak agerian uzten dute EAJk "prozedurak aldatzen dituela eta legezkotasuna urratzen duela Administrazioa bere eta bere lagunen zerbitzura jartzeko".
GEBehatokiak Nazio Batuen Erakundera eraman du Iratxe Sorzabalen kasua
Euskal erakundeak CEDAW Emakumearen aurkako Diskriminazioa Ezabatzeko Nazio Batuen Erakundearen Batzordeari eskatu dio “tortura delituaren preskribaezintasuna berariaz jaso dadila nazioarteko betebehar eta konpromiso gisa”.
Lander Martinezen arabera, ezkerreko aliantzarako lehen urratsa Gobernuan dauden alderdien artekoa izan den arren, zabala da eta nahi duen oro dago gonbidatuta
Sumarreko diputatuaren iriziz, "begi onez" ikusi behar dira ezkerra batzeko sortzen diren egitasmo guztiak: "Hori beti izango da ona ezkerrarentzat". Horren ustez, Yolanda Diazek du "gaur egun profil politiko onena", baina ezkerreko aliantza horren liderra nor izango den ez dute oraindik eztabaidatu ere egin.
EAJ ez den beste alderdi batek Santurtzin agintzeko aukera "ez du ikusten" Ansolak
Karmele Tubilla Santurtziko alkate jeltzaleak dimisioa eman ondoren, EH Bildu lantzen ariko litzatekeen gehiengo alternatiboari buruz galdetuta, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan du ez duela alkatetza galtzeko arriskurik ikusten. Aurreratu du jada jarri direla PSE-EEkin harremanetan. "Ikusiko dugu zer ematen duten negoziazioek", zehaztu du, 'Ganbara' saioan egin dioten elkarrizketan.
Santurtziko oposizioko alderdiek aho batez salatu dute alkateak haiek jo izana dimisioaren erantzule
Karmele Tubilla Artetxe Santurtziko alkateak dimisioa eman du "arrazoi pertsonal, profesional eta politikoengatik", eta gainerako alderdi politikoek EAJren irudia kaltetzeko erabiltzen ari direla salatu du.
Delitu txikiak behin eta berriro egiten dituztenen gaineko legeak lapur eta iruzurgileei zigor gogorragoak ezarriko dizkie
PSOEk, PPk, VOXek, EAJk eta UPNk babestu dute lege erreforma. Ezkerreko alderdien artean, ostera, ezinegona eragin du.
Juntsek aurrera atera du delitu-errepikatzaileen kontrako legea, PSOE, PP, Vox eta EAJren babesarekin
Aldeko 302 boto, kontrako 36 eta 8 abstentzio izan ditu Kode Penala eta Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen dituen ekimenak eta Senatura bidalliko da orain. Legeak, besteak beste, hiru urteko espetxe zigorra ezartzen du mugikorrak lapurtzen dituztenenetzat. Podemos, Sumar eta EH Bilduk ez dute neurria onartu eta, lapurretak geldiarazteko baliogarri ez izateaz gainera, eskuin muturraren suspergarri dela diote. ERC abstenitu egin da, legeak "kirats arrazista" duelakoan.
Rufianek ez du ERCtik aldentzeko asmorik: "Hemen egongo naiz alderdiak nahi duen bitartean"
Alderdi Sozialista baino ezkezaleagoak diren taldeak elkartzeko asmoz aurkeztutako proposamena dela eta, desadostasunak izan ditu zuzendaritzarekin. Dena den, Espainiako Kongresuko ERCren burua izaten jarraitzeko asmoa du.
Diez Antxustegik dio EAJ eta PSE ez datozela bat auzi batzuetan, baina adierazi du hori konpontzeko eta egonkortasuna bermatzeko lanean ari direla
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi duenez, bere alderdiak eta PSE-EEk, euskal erakunde nagusietan gobernukide direnek, "ez datoz bat" gai batzuetan, baina hori konpontzeko lanean ari dira, "egonkortasuna" bermatzeko eta Euskadin gobernu programa betetzeko. EAJk eta PSE-EEk hainbat arlotan dituzten desadostasunetako batzuk "Espainiako Gobernuaren zereginari buruzko" gaiei egotzi dizkie, eta adierazi du EAJk jarraitu egingo duela Espainiako Gobernuarekin dituen konpromisoak bere gain hartzeko zorrotz eskatzen.
Gai estrategikoetan EAJ eta PSE bat ez etortzeak EAEren etorkizuna baldintzatzen duela salatu du EH Bilduk
"Asteak dira Gobernuko kideen artean hainbat gairen inguruko aurrez aurrekoak publiko direla. Jendaurrean egindako eztabaida hori, gure ustez, ez da batere emankorra. Ez da ona herri honentzat", adierazi du Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak.
Delitu-errepikatzaileei zigorra gogortzeko legea bozkatuko dute gaur Espainiako Kongresuan
Espero da oposizioak legea babestea azken bozketa honetan. Juntsek bultzatu erreformak mugikorrak lapurtzeagatik ezarritako zigorrak gogortzen ditu.