Ameriketako Estatu Batuak
2025/05/22 - 18:31
Israelek Washingtonen duen enbaxadako bi langile hil dituzte, tiroz
Hilketaren ustezko egileak, Chicagoko 30 urteko gizon batek, "Palestina askatu" oihukatu du atxilotu duten unean. Israelgo presidenteak "gorroto eta antisemitismo ekintza arbuiagarritzat" jo du hilketa.
2025/05/22 - 10:09
Israelgo enbaxadako bi langile hil dituzte Washingtonen, juduen ekitaldi batean
AEBko hedabideen arabera, gizon armatu batek "Palestina askatu" oihukatu du, atxilotzen zuten bitartean. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du mundua "antisemitismoaren prezio izugarriaren eta Israelgo Estatuaren aurkako mugimendu basatiaren" lekuko izaten ari dela.
2025/05/21 - 23:45
Trumpek Hegoafrikako presidentea estu hartu du, eta haren herrialdeko zurien aurkako ''genozidioa'' salatu
Tentsio handiko bilera izan da Donald Trumpek eta Cyril Ramaphosa Hegoafrikako homologoak Etxe Zurian egin dutena. Trumpek afrikar gutxiengo zuriaren aurkako ustezko "genozidioa" salatzeko bideo bat jarri dio Ramaphosari. Ramaphosak kontra egin dio, adierazitakoa ukatuta.
2025/05/21 - 23:21
Trumpek zurien aurkako "genozidioa" leporatu dio Hegoafrikari, Ramaphosa presidentearekin egindako bileran
"Jende asko oso kezkatuta dago Hegoafrikarekin (...) jazarria sentitzen den jende ugari dago", esan du AEBko presidenteak. Agintari hegoafrikarrak bere ordezkaritzako kide batzuk afrikanerrak direla gogorarazi dio handi-mandiari, tartean Nekazaritza ministroa.
2025/05/20 - 11:57
Trumpek esan du Kievek eta Moskuk “gerra amaitzeko negoziazioak berehala" abiatuko dituztela
Bestalde, Putinek adierazi duenez, Errusia prest dago Ukrainako agintariekin bake akordioa lortzeko memorandum bat adosteko. Errusiako agintariak azaldu duenez, memorandum horrek irtenbidearen printzipioak eta balizko bake akordio bat sinatzeko epeak jaso behar ditu.
2025/05/19 - 23:39
Ukrainan bakea lortzeko balizko negoziazio baten anfitrioi gisa aurkeztu du bere burua Vatikanok
Leon XIV.ak eta AEBko presidenteorde J.D. Vancek gatazka guneetan "irtenbide negoziatu bat" lortzea nahi dutela adierazi dute, Ukrainako gerra aipatu gabe. Hala ere, aita santuak Egoitza Santua aurkeztu du Kieven eta Moskuren artean bake elkarrizketak egiteko leku gisa.
2025/05/19 - 10:20
Joe Bideni prostatako minbizia diagnostikatu diote, hezurretan metastasia duela
Donald Trumpek "lehenbailehen eta ondo sendatzea" opa dio bere aurrekoari, Truth sare sozialean.
2025/05/18 - 11:04
Gutxienez bi hildako eta 20 zauritu, eskola-ontzi mexikar batek Brooklyngo zubiaren aurka talka eginda
270 pertsona zeramatzan itsasontziak New Yorkeko zubia jo du. Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira (11 larri eta 9 egonkor).
2025/05/17 - 20:36
Putini eta Zelenskiri deituko die Trumpek astelehenean gerraren bukaera negoziatzeko
"Egun emankorra izatea espero dugu, su-etena adostea eta inoiz piztu behar ez zen gerra bortitz honekin amaitzea", adierazi du Truth Social plataforman.
2025/05/17 - 00:38
Herritartasuna lortzeko migratzaileen arteko lehia 'reality' bat baimentzea aztertzen ari dira AEBn
Telebista-saioa "estatubatuarra izatearen ospakizun" gisa dago pentsatuta, ekoizlearen arabera. "Abertzaletasuna eta betebehar zibikoa indartu behar ditugu, eta gustura aztertzen ditugu proposamen originalak", azpimarratu du AEBko Segurtasun Departamentuko idazkariordeak.
2025/05/16 - 20:51
Hadi Matarri 25 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Salman Rushdie idazlea hiltzen saiatzeagatik
Horrela, New Yorkeko epaile batek Fiskaltzak eskatzen zuen zigorrik handiena ezarri dio. Matarren abokatuak uste du epaimahaiak ezin izan duela inpartziala izan prozesuan zehar. Auzia bi astean ebatzi dute, eta epaimahaiak bi ordu eskasean adostu du epaia.
2025/05/16 - 17:44
Bi ordu baino gutxiago iraun du Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziazio bilerak
Bilera bukatu berritan, Ukrainako Suspilne telebista publikoak esan du negoziazioak "etenaldian" daudela orain.
2025/05/15 - 22:30
Haurtxo bat izan da edizio geniko pertsonalizatuko terapia batekin tratatu duten aurreneko gizakia
KJ 'Carbamoil fosfato sintetasa 1 (CPS1) urritasun larria' gaixotasun genetiko sendaezinarekin jaio zen. Lehen sei hilabeteak ospitalean eman zituen dieta oso murriztaile batekin, taldeak berari egokitutako zen terapia bat diseinatzen zuen bitartean. Lehen hiru dosiak arrakastatsuak izan dira.
2025/05/15 - 20:01
Zelenskik ez du parte hartuko Istanbulgo negoziazioetan, Putinek uko egin baitio
Rustem Umerov Defentsa ministroa izango da, horrenbestez, Ukrainako ordezkaritzaren burua. Errusiak Vladimir Medinski presidentearen aholkularia bidali du Turkiara, negoziazio taldeko buru bezala. AEBren izenean, Marco Rubio estatu-idazkaria egongo da.
2025/05/15 - 11:01
Ben & Jerry’s izozkien sortzaileetako bat atxilotu dute Gazako gerraren aurka protesta egiteagatik
Ben & Jerry's izozki marka mitikoaren sortzaileetako bat, Ben Cohen, atxilotu egin dute AEBko Kongresuan Gazako gerraren aurka protesta egiteagatik. Robert F. Kennedy Jr. Osasun idazkaria hitzaldi bat ematen ari zela protestaka hasi eta, jarraian, poliziak atxilotu egin zituen.
2025/05/13 - 22:55
600.000 euro baino gehiagoko inbertsioak egingo ditu Saudi Arabiak Estatu Batuetan
Iragarpena Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Ekialde Hurbilera egiten ari den lau eguneko bidaiaren lehen egunean egin dute. Saudi Arabia ez ezik, Qatar eta Arabiar Emirerri Batuak ere bisitatuko ditu, guztiekin akordio ekonomikoak lortzeko asmoz.
2025/05/12 - 21:38
Munduko ekonomiari arnasa eman dion Washingtonen eta Pekinen arteko aurreakordioaren gakoak
Behin betiko irtenbidea ez bada ere, bi aldeek 90 egun eman dizkiote elkarri bat ez datozen gaietan akordioa ixteko.
2025/05/12 - 20:20
Edan Alexander soldadu israeldarra askatu du Hamasek
Alexander New Jerseyn (AEB) jaio zen eta Israelgo Armadan ari zen gatibu hartu zutenean. Bere askapena "bitartekariak su-etena lortzeko, mugak irekitzeko eta laguntza Gazan sartzen uzteko egiten ari diren ahaleginen parte" dela berretsi du Hamasek.
2025/05/12 - 11:56
AEBk eta Txinak muga-zergak partzialki etetea hitzartu dute, Genevan
Adostu dutenez, Washingtonek % 30era murriztuko ditu muga-zergak, eta Pekinek % 10era. Murrizketa horiek maiatzaren 14an sartuko dira indarrean. Era berean, bi herrialdeek iragarri dute elkarrizketarako mekanismo iraunkor bat sortu dutela, ohar bidez.
2025/05/11 - 23:24
AEBk eta Txinak muga-zergen gerra konpontzeko merkataritza-kontsulten mekanismo bat hitzartu dute Genevan
% 145eko muga-zergak ezarri zizkion Trumpek Txinari apirilean, eta % 125eko zergekin erantzun zion hark. Astelehen honetan emango dituzten akordioaren xehetasunak.