Atentatuak
Australiako hondartza bateko juduen festa batean izandako eraso batek gutxienez 16 hildako eta 40 zauritu utzi ditu
Poliziak erasotzaileetako bat hil du, eta bestea atxilotu egin dute, hil ala biziko egoeran. Poliziak uste du aita-semeak zirela. Bondi hondartzan jazo da erasoa, 2.000 pertsona inguru bildu dituen juduen ospakizun batean.
Jose Angel Gonzalez, Alonsotegiko Aldana tabernako jabea hil da, 89 urterekin
Albiste izango da: Denboralea, Telebistaren Nazioarteko Eguna eta 25 urte Ernest Lluch hil zutela
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Albiste izango dira: 10 urte Bataclan aretoko atentatuetatik, gutxieneko soldata propioa Eusko Legebiltzarrean eta Korrikaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
David Bataclanen bahituta eduki zuten: “Minutu oro oroitzen dut gertatutakoa, tenperatura, usainak, armak…”
Eraso jihadista batean, 132 pertsona hil ziren Parisen, 2015eko azaroaren 13an; gehienak, Bataclan aretoan. 10. urteurrena da, eta biziraun zuen David Fritz elkarrizketatu du EITBk. 10 lagunekin batera bahitu zuten, bi ordu eta erdiz. Haren aurrean jendea hil zuten. Bizipen hark traumak utzi dizkio, eta memorian iltzatuta ditu ikusitakoen irudiak. Terapia gisa, bi liburu idatzi ditu ordutik.
Atentatu suizida batek gutxienez hamabi pertsona hil ditu Pakistango hiriburuko auzitegi batetik gertu
Pakistango atentatua eta astelehenean izandako Indiako leherketa ikertzeko eskatu du NBEko idazkari nagusiak.
Poliziak baieztatu du Manchesterko sinagogako biktimetako bat agenteen tiroen ondorioz hil zela
Poliziaburuaren arabera, Jihad Al-Shamie susmagarriak ez zeraman suzko armarik, eta tiro bakarrak poliziek egin zituzten, baimendutako armekin, erasotzailea sinagogan sartzea eragozten saiatu zirenean. Hori dela eta, biktimaren bala-zauriak agenteek egin behar izan zituzten, nahi gabe bada ere.
Jaurlaritzak barkamena eskatu die Monbar hoteleko biktimen senideei, hamarkadatako "presentzia falta" eta "isiltasunagatik"
Maria Jesus San Jose sailburuak hainbat politikari ohik egindako adierazpenak ere gaitzetsi ditu eta esan du “mina eragiteko, demokraziaren sinesgarritasuna urratzeko eta giza eskubideen defentsan sustraiak dituen alderdi politiko baten siglak zikintzeko bakarrik” balio izan zutela.
Sei pertsona hil dituzte autobus baten aurkako erasoan, Jerusalemen
Israelgo Poliziak adierazi duenez, "neutralizatu" egin dituzte inplikatutako bi "terroristak", erasoaren ostean. Hamasek eta Jihad Islamikoak txalotu egin dute "erresistentziako bi borrokalarik" egindako erasoa.
25 urte bete dira ETAk Manuel Indiano, Zumarragako PPko zinegotzia, hil zuela
Atentatu horren ondorioz, PSE-EEk bere zinegotzi guztiak eskolta eramatera behartu zituen. Zumarragako bost zinegotzi sozialistek, ordea, uko egin zieten euren aktei. Hainbat urtez, Zumarragak ez zuen PSE-EEko eta PPko ordezkaririk izan.
Gutxienez 18 hildako eta dozenaka zauritu Kolonbian izandako bi atentatutan
Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak FARCeko talde disidenteetako bati —Erdialdeko Estatu Nagusia (EMC)— leporatu dio atentatuen erantzukizuna. Halaber, iragarri du talde hori talde terroristen zerrendan sartuko duela.
Miguel Uribe senatariaren aurkako atentatuaren ustezko egile intelektuala atxilotu dute
"Hilketa saiakera, armak legez kanpo eramatea eta delituak egiteko adingabeak erabiltzea" egotzita atxilotu dute atentatuaren ustezko egile intelektuala.