Bilboko Aireportua
2025/04/21 - 15:44
Normaltasuna errepideetan, Aste Santuko Itzulera Operazio betean
Hala ere, trafikoa ugaritzea espero da orduek aurrera egin ahala. Segurtasun Sailak arreta bereziz gidatzeko eskatu du, besteak beste, A-8 autobidean, Kantabriako mugan; AP-8 autobidean, Biriatuko ordainlekuan; eta A-1 eta AP-1 errepideek bat egiten duten tokian, Armiñongo lotunean.
2025/04/17 - 15:37
Rangers taldearen zaleak Bilbora heldu dira: ''Garagardo asko edango dugu partida baino lehen''
Glasgowtik programatutako charter hegaldiak Loiuko aireportura iritsi dira, eta bertan, Rangerseko milaka zale partida ikustera eta "garagardo asko edatera" etorri dira.
2025/04/15 - 14:20
Bilboko aireportuak bidaiarien errekorra hautsi du martxoan; Forondan eta Hondarribian, trafikoak gora
Loiuk milioi erdi bidaiari baino gehiago izan zituen martxoan, hilabete horretan Aste Santuaren ohiko bultzada izan ez arren. Forondak eta Hondarribiak ere 2024ko erregistroak hobetu zituzten.
2025/04/15 - 12:35
30 bat errifle atzeman dituzte Bilboko portuan, Erresuma Batura bidean
Konfiskatutako 32 errifleek ez zituzten edukitza, merkataritza eta zirkulazio-baldintzak betetzen. Materiala garraiatzen zuen armagintza-enpresak arau-hauste administratibo bati egin behar dio aurre.
2025/04/13 - 11:00
''Bilboko Aireportua Estatuko puntualena da''
Ivan Grande Bilboko Aireportuko zuzendaria pozik agertu da Aste Santurako eta udarako aurreikuspenekin. Bere esanetan, United Airlines bezalako konpainiek Loiun hegaldiak eskaini izanak agerian uzten du Bilbokoa "Estatuko iparraldeko aireporturik garrantzitsuena" dela.
2025/04/09 - 11:38
Hegaldi bat bertan behera utzi eta hainbat desbideratu dituzte Loiun eta Hondarribian, behe-lainoa dela eta
Madrildik zetorren goizeko lehen hegazkinak ezin izan du lur hartu lainoagatik, eta, ondorioz, Madrilera joatekoa zen hegaldia ere bertan behera geratu da.
2025/03/20 - 20:07
Egun korapilatsua haizeagatik: tren-garraioa etenda, hegaldiak bertan behera eta errepide ugari itxita
Irun eta Gasteiz arteko tren-garraioa etenda egon da ia goiz osoan, eta Bilboko Aireportuan, berriz, 20 hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte. Arratsaldean egoera baretu bada ere, gauerditik goizaldeko seiak arte berriz ere ezarri dute abisu horia haize-ufadengatik.
2025/03/20 - 17:48
Haize-bolada gogorrek dozenaka gorabehera eragin dituzte Euskal Herrian
Hego-haizeak 133 km/h-ko ufadak utzi ditu gaur goizean Euskal Herrian eta, ondorioz, hogei hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko aireportuan.
2025/03/20 - 12:15
Renfeko eta Bilboko aireportuko erabiltzaileak haserre, gorabeherak direla eta
Irun eta Gasteiz arteko tren-zirkulazioa zerbitzuz kanpo dago azpiegituran izandako arazo baten ondorioz, eta Bilboko aireportuan 17 hegaldi bertan behera geratu dira.
2025/03/10 - 14:44
Gutxienez 12 hegaldi bertan behera geratu dira Loiuko aireportuan, Alemaniako grebaren ondorioz
Alemaniako 13 aireportutan deitutako grebak, ordea, ez du eraginik izan Euskal Herriko gainerako aireportuetan (Biarritz, Donostia, Gasteiz eta Iruñea).
2025/03/10 - 12:03
13 hegaldi bertan behera Bilboko Aireportuan, Alemaniako grebagatik
Astelehen honetan Alemaniako 13 aireportutan deitutako greba ez da eraginik izaten ari Euskal Herriko gainerako aireportuetan (Biarritz, Donostia, Gasteiz eta Iruñea).
2025/02/19 - 06:00
Honela gertatu zen Oiz mendiko hegazkin istripua, minutuz minutu
40 urte bete dira Madrildik irten zen hegaldi erregular batek Oiz mendiko antena baten aurka talka egin zuenetik.
2025/02/19 - 06:00
Oiz mendiko hegazkin istripuak 40 urte, belaunaldi oso bat markatu zuen ezbeharra
1985eko inauterietan Euskadiren historiako hegazkin istripu larriena gertatu zen. 148 pertsona hil ziren.
2025/02/19 - 05:58
Hauek dira Oiz mendian istripua zuen hegazkinaren kutxa beltzean erregistratutako azken hitzak
Grabazio honetan Iberiako 610 hegaldiko tripulazioaren azken elkarrizketa simulatzen da, 1985eko otsailaren 19ko goizean Oiz mendian instalatutako antenarekin talka egin baino minutu batzuk lehenago.
2025/02/19 - 05:55
40 urte bete dira Oiz mendiko hegazkin istriputik
1985eko otsailaren 19an, Iberiako 610 hegaldiak Oiz mendian instalatutako telebista-antenaren aurka talka egin zuen. 148 pertsona hil ziren, horietatik 141, bidaiariak eta 7, tripulatzaileak.
2025/02/09 - 12:35
Kilo bat baino gehiago beluga kabiar atzeman diote bidaiari bati Bilboko aireportuan
Bidaiaria Dubaitik zetorren, eta ez zuen espezie babestuak esportatzeko CITES baimenik. Beluga kabiarra bitxiena eta garestiena da, eta Kaspiar itsasotik dator.
2025/01/29 - 12:39
Bilbotik irten edo Bilbora etorri behar ziren bost hegaldi bertan behera utzi dituzte, haize bortitzagatik
Horrez gain, Bilboko aireportuan lur hartzeko asmoa zuten hiru hegazkin desbideratu dituzte.
2025/01/28 - 13:31
6,2 metroko olatuak neurtu dituzte Pasaian eta 100 km/h-tik gorako haize boladak, Karrantzan eta Bermeon
Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du nabigazio arriskuagatik, egun osorako. Halaber, abisu horia indarrean dago 100 km/h-tik gorako ufadak izango baitira Bizkaian eta Gipuzkoan.
2025/01/27 - 10:47
Salgai dira udan Loiu eta Londres-Heathrow lotuko dituzten hegaldiak, astean zazpi aldiz
Vuelingek Loiutik Londres-Heathrowrako konexioa egingo du udan. Horrez gain, Bilboko aireportutik Gatwickera astean 21 hegaldi izango dira.
2025/01/26 - 22:57
Abisu horiekin, haize bortitzarekin eta 5 metroko olatuekin hasiko da astea, denboralearen eraginez
Haizea pitin bat baretuko da, eta euriak bustiko du eguna. Asteartean, berriz, hoztera egingo du aroak, eta elur-kota dezente jaitsiko da (1.000 metro ingururaino).