Bizkaia
Arte Ederren Bilboko Museoaren 1970eko eraikina ireki dute, birgaiturik
Arte Ederren Bilboko Museoak berriro ireki ditu 1970eko eraikinaren ateak, birgaiturik dagoela, oraingoan. Irekiera ekitaldia Baselitzen 50 margolanen eta beste lan enblematiko batzuen erakusketa batekin ospatu da.
Pabellon 6 bota eta berritu aurreko azken emanaldia egin dute
14 urteren ondoren eta 2.200 ikuskizun ingururen ostean, Bilboko Pabellon 6 antzokia bota egingo dute, baina berreraikitzeko izango da. Urriaren 5ean, igandean, eskaini dute azken emanaldia. Bertan sarritan antzeztutako Ay, Carmela lana aukeratu dute etapa bati agur esateko.
25.000 ahatek parte hartu dute Bilboko XIII. Estropatadan
Bilboko Euskalduna zubitik 25.000 ahate bota dituzte, igande honetan. Lasterketa zientziaren eta gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako ikerketaren aldeko sentsibilizaziorako ekitaldi gisa sortu zen 2012an.
Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa ospatu da Bilbon
Bilbon, bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa ospatu da igandean, urriaren 5ean. Martxa solidarioa 11:00etan hasi da, Guggenheim museoaren plazatik.
Eguzkiak aginduko du hurrengo ordu eta egunetan
Astelehenean eta asteartean maximoak 20 gradutik gorakoak izango dira, nahiz eta goizaldean giroa nabarmen freskatuko den.
Usansoloztarrek metroaren geltokia erdigunean jartzearen alde bozkatu dute
% 94,7ko babes zabala lortu du aukera horrek, tren proiektu berrian herri erdiguneko geltoki nagusia kentzeko polemikaren ostean.
Sute bat itzali dute Galdakaon, hondakinak kudeatzeko enpresa baten kanpoaldean
Sua 07:30ean piztu da, Gumuzio auzoan dagoen enpresa batean, kanpoan pilatutako txatarrean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sugarrak kontrolatzea lortu dute.
Auto-ilara luzeak sortu dira A-8 autobidean, Malmasinen, Donostiarako noranzkoan
Hiru ibilgailuren arteko istripua izan da tunelaren barruan, eta errei bat itxi dute.
Xabiertxok, 100 urte: "Uste dut gaur egungo hezkuntzak garai hartako ekosistema euskaltzale hori behar duela"
Duela 100 urte argitaratu zuen Ixaka Lopez Mendizabal tolosarrak Xabiertxo, haurrei euskaraz irakurtzen irakasteko liburua. Haritz Azurmendi Jakin Fundazioko kidea aritu da mendeurrenaren ospakizuna prestatzeko lanetan, eta liburuari buruzko bitxikeriak azaltzeaz gain, Xabiertxok Euskal Herriari egin dion ekarpenaren inguruan mintzatu da.
Berriro gelditu dira Gatika eta Capbreton arteko interkonexio elektrikoko itsaspeko kablearen obrak, Butroe ibaian isuria izan da eta
URA agentziak zehapen-espedientea ireki du Red Electricaren aurka, eta Gatika inguruan egiten ari ziren zulaketa-lanetako bat geldiaraztera behartu du, Butroe ibaiko erreka batean isurketa izan delako. Toxikotzat hartzen ez den substantzia bat isuri da, bentonita, baina ekosistemari kalte egiten dio.
Irailean, langabezia-tasa % 2,02 jaitsi da EAEn, eta % 0,4, Nafarroan
2024ko iraileko datuen aldean, 1.027 langabe gutxiago (% 0,95) daude EAEn, eta 1.232 gutxiago (% 4,16), Nafarroan. Halaber, abuztutik irailera, Euskadiko Gizarte Segurantzan 11.475 lagun afiliatu dira; Nafarroan, aldiz, 719 pertsona gutxiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda.
Bizi-kalitatea Euskadin eta Nafarroan, 7,5etik gora
Azken EITB Focusen galderetako batek herritarren bizi-kalitateari buruzko balorazio bat eskatzen du. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, 7tik gorako notak jaso dira.
Renfek erabat berrezariko du Bilbo eta Santurtzi arteko larunbat eta igandeetako tren-zirkulazioa
Aste barruan, trenak ohiko ordutegiaren % 50eko maiztasunarekin dabiltza, behin-behinean, aldaketarik iragarri bitartean.
VOXek ez luke ordezkaririk lortuko, ez EAEn ezta Nafarroan ere, baina boto-kopurua ia bikoiztu egingo luke
EITB Focusen arabera, hauteskunde orokorrak egingo balira, Voxen aldeko boto-asmoak gora egingo luke Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Gipuzkoan, alderdiak botoen % 5 inguru jasoko lituzke, eta Araban eta Nafarroan, berriz, % 7 baino gehiago.
EAJk diputatu bat gehiago lortu eta hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke Bizkaian, eta EH Bilduk emaitza hobetuko luke
Jeltzaleek botoen % 26,9 lortuko lituzkete Bizkaian, eta EH Bilduk, berriz, % 24. 2023ko emaitzak hiru puntu hobetuko lituzke Bizkaian koalizioak. PSE-EEk eta PPk ordezkaritzari eutsiko liokete, eta Sumarrek zeukan eserleku bakarra galduko luke.
Bost langile zauritu dira, horietako bi larri, Bilboko Superportuan izandako eztanda baten ondorioz
Eusko Jaurlaritzak 38 kutxazain automatiko berri jarriko ditu landa eremuko herrietan
Udalerri horiek bete beharko dituzten baldintzak honakoak dira: 300 biztanle baino gehiago izatea, egun hurbilen duten kutxazaina 8 kilometrora edo gehiagora egotea edota urtean 100.000 turista baino gehiago jasotzea.
ELAk lanuztea deitu du urriaren 15erako enpresei, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako zein Espainiako gobernuei Israelekin harremanak etetea eskatzeko
Miguel Unamunori omenaldia, haren jaiotzaren 161. urteurrenean
Bilboko Udalak omenaldia egin dio astelehen honetan Miguel de Unamunori, 1864an jaio zela 161 urte bete direnean. Ekitaldian, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak lore-eskaintza egin du, eta Unamuno deskribatu du "kulturarekin, askatasunarekin eta giza duintasunarekin konprometitutako bilbotar" gisa.
Sentsore kuantikoak garatzeko eta ekoizteko laborategia jarri du martxan Tecnaliak Zamudion
Bost milioi euroko inbertsioa izan du eta aitzindaria izango da Europan, sentsore kuantiko horiek aurrerapen handiak ekarriko baitituzte industriarako material berriak sortzeko, mugikortasuna errazteko, eta, osasun arloan, minbiziak garaiz detektatzeko.