Donostiako Udala
Horrela eragingo dio Behobia-Donostia lasterketak trafikoari
Igandeko lasterketa herrikoiak eragina izango du trafikoan, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Ia 28.000 korrikalarik hartuko dute parte eta milaka izango dira ikustera hurbiltzen direnak ere. Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du. 09:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da zuzenean.
Ertzaintzaren pilotakada bat jaso ostean hil zen Rosa Zarraren omenezko plaka jarri du Donostiako Udalak
Orain arte, 37 plaka jarri ditu Udalak, "terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktima izan zirenei espazio publikoan ikusgarritasuna emateko".
Insaustik donostiarrei "gehiago eta hobeto entzuteko" konpromisoa hartu du
Astearte honetako Tokiko Gobernu Batzarraren osteko prentsaurrekoan, Jon Insaustik adierazi du bilera "berezia eta gogorra" izan dela. Donostiako alkateak eta Ane Oyarbide PSE-EEren Udaleko bozeramaile eta lehen alkateordeak Donostiako Gobernua "indartsu, indarberrituta eta jarrera berriarekin" dagoela defendatu dute.
Jon Insausti: "Donostia donostiarrok egingo dugu eta donostiarrontzat izango da"
Alkate berriak Eneko Goiaren eskutik jaso du aginte-makila. Jon Insausti "harro" eta "umil" agertu da eta udal Gobernuaren lehentasunak "etxebizitza, segurtasuna, enplegua eta eguneroko bizitza" izango direla aurreratu du.
Jon Insausti Donostiako alkate izendatu dute
Orain arte Kultura, Euskara eta Turismo arduradun izan den EAJko zinegotziak Eneko Goiaren lekukoa hartu du. Goia hamarkada batez izan da Donostiako Udalaren buru.
30.000 landare eta lore banatzen hasi dira Donostian herritarren artean
Udal lorategietatako 30.000 lore eta landare dohainik banatzen hasi da gaur Donostiako Udala. Banaketa gaur 10:00etatik 14:00etara izango da, Ramon Labayen plazan, eta asteazkenean, Ondarreta Lorategian.
Donostiako hondartzetan erretzea debekatuko da datorren udatik aurrera
Hareatzei buruzko ordenantzan egingo diren aldaketek bozgorailuen eta bestelako soinu-gailuen erabilera mugatzea ere ekarriko dute, bai eta txakurrak urte osoan hondartzara sartzeko aukera ere, nahiz eta udan ilunabarrean eta hiru orduz soilik sartu ahal izango diren, udako denboraldian makineria erabiliz garbiketa intentsiboko lanak egin aurreko orduetan.
Eneko Goiak hunkituta esan dio agur Donostiako alkatetzari
Donostiako alkate kargua politiko gisa izan duen ardurarik “zoragarriena” dela esanez agurtu da. Eskerrak eman dizkie udalbatzako kideei eta lankideei, eta familiari eskerrak ematean hunkitu da. Jon Insaustik hartuko du bere lekukoa.
Goiak agur esan du, ezberdinen artean akordioak lortu izanaz "harro"
Eneko Goia Donostiako alkateak agur esan du, Udalak azken hamarkadan izan duen "egonkortasuna" baloratuz, hiria eraldatzeko "proiektu erabakigarriak" bultzatzeko eta duela hamar urte bizi zuen "paralisiarekin" amaitzeko.
Hamar urteko alkate ibilbidean Eneko Goiak Donostian gauzatu edo abiatu dituen proiektuak, hemen
Goiak ostegun honetan utziko du Donostiako alkatetza, hamar urteren ondoren. Ia hiru legegintzaldi horietan hainbat proiektu bultzatu ditu, horietako batzuk bukatuta daude, eta beste batzuk, berriz, bidean.
Eneko Goia: "Eneko Andueza ahobero hutsa da"
Donostiako alkateak Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak atzo esandakoa gezurtatu egin du. Alegia, jeltzaleek EAJ eta PSEren arteko koalizioa arriskuan jarriko dutela, EH Bildurekin politika identitarioak ezartzeko akordioak bultzatzen jarraitzen badute. Eneko Goia baikor agertu da, Gobernu Programa arazorik gabe betetzen ari delako.
Donostiak plaka bat jarri du Diego Fernandez-Montesen omenez, ETAk hil zuena 1978an
Donostiako Udalak plaka bat jarri du 1978an ETAk hildako Diego Fernández-Montesen omenez, Miramar kalean egindako ekitaldi batean. Horrekin, dagoeneko 36 dira hirian jarri diren oroimenezko plakak.
Jon Insausti, udal kudeaketan eskarmentu handia duen gazte donostiarra
Jon Insausti, 36 urteko donostiarra, 2015etik da zinegotzia, enpresa pribatuetan hainbat esperientzia profesional izan ondoren. Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna, Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izan da azken urteotan.
"Donostiar euskaldun petoa" gisa definitu du GBBk Insausti
Euge Arrizabalaga GBBko presidenteak adierazi du Jon Insaustik "hiriaren ezagutza sakona" duela, baita "gaitasuna eta gogoa" ere.
GBBk konfirmatu du Jon Insaustik ordezkatuko duela Eneko Goia
Eneko Goiak ez du argitu Donostiako Alkatetza utzita zer egingo duen: "Denboratxo bat hartu nahi dut, eta gero hartuko dut erabakia"
Donostiako alkateak urriaren 16an utziko du kargua, hiriaren egoerari buruzko osoko bilkuraren ostean. Diputatuen Kongresura joateko aukerari buruz galdetuta, ez dio aterik itxi aukera horri, baina argi utzi du ez dagokiola berari erabakitzea.
Albiste izango dira: Eneko Goiaren erreleboa, Global Sumud Flotilla eta medikuen greba Hego Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
GBBk ostiral honetan jakinaraziko du ofizialki Eneko Goiaren erreleboa nork hartuko duen
Jon Insausti da Donostiako alkate izateko hautagai nagusia Eneko Goiaren tokia hartzeko
Goiak datorren urriaren 16an utziko du alkatetza, karguan 10 urte egin ondotik. Erreleboari buruz galdetuta, Goiak erantzun du alderdiari dagokiola erabakia hartzea, baina hautagai "bikainak" daudela nabarmendu du. Itxura guztien arabera, Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izango da EAJren alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan.
Eneko Goia: "Aspaldian hartu nuen erabakia; ona da hasiera eta amaiera duten zikloak egotea"
Donostiako egungo alkateak iragarri duenez, datorren urriaren 16an, Donostiako Udaleko Politika Orokorreko Osoko Bilkura amaitutakoan, alkate izateari utziko dio. "Beti izan dut buruan 10 urteko muga", azaldu du. Haren ordezkoari dagokionez, erabakia alderdiari dagokiola esan du.